inprimatu
Patxi, Erramun, eta mendia
Izenburua:
Patxi, Erramun, eta mendia
Sinadura:
Zeberio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zeberio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
315.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Patxi, Erramun eta mendia

 

Zeberio, Patxi

 

 -1-

 

 Berri samiñak zabaldu dira

 aurtengo otsaillian,

 bi gipuzkoar, jator ta onak

 galduak dira mendian.

 Naranjo deitzen diotena da,

 Bulnes erriko partian,

 bi gazte auek artu dituna

 bere arkaitzen tartian.

 

 -2-

 

 Aurreko astean atera ziran,

 gauza bat beren buruan,

 oiek egin nai zutena etzun

 iñortxok egin munduan.

 Aguro ziran Patxi ta Erramun

 arri beltzaren onduan,

 etzuten pentsatzen eriotza

 zegola an inguruan.

 

 -3-

 

 Bulnes'endiote, biak esanak

 ango alkate jaunari,

 berriz aguro bueltan zirala

 ekin ondoren lanari.

 Etzitzaien ez burura etortzen

 bi mendigoizaleeri

 azken agurra egin ziela

 beren Euskalerriari.

 

 -4-

 

 Gipuzkoa'ko beren lagunak

 aguro dira alkartu,

 eta Santander'eko bidea

 bereala dute artu.

 Lendabiziko lana izan da:

 aien gorputzak billatu,

 lan oso txara ta nekosoa;

 egi au ezin ukatu.

 

 -5-

 

 Azkenik bien gorputzak dira

 paretean arkituak,

 topatu ditu lendabiziko

 artzai baten beiratuak.

 Lokarri luze, sendo batekin

 bata-besteri lotuak,

 ematen zuen biak zeudela

 orduantxe lo artuak.

 

 -6-

 

 Alkate jauna aitu omen zan

 ez joateko esaten,

 eta Erramun ikusi omen zun

 negarrez zala joaten.

 Esaten ari dan gauza danak

 ez ditut ondo ikusten

 bi oien sendi ta laguneri

 ari da pena ematen.

 

 -7-

 

 Leziorikan etzuten bear

 oiek iñongo aldetik,

 txikitandikan baiziran biak

 asiak mendi bidetik.

 Patxara ederra, ta egualdi onakin

 dira atera Bulnes'tik,

 etzait iruitzen bestela gora

 abiatuko ziranik.

 

 -8-

 

 Berealaxe asko jakiñak

 asi dira marmarrian,

 beste guziak baño geiago

 beti jakin bearrian.

 Mendi aidera joaten geranak

 txorotzaz artu naian,

 ez dute ulertzen emen aña poz

 arkitzen dala an goian.

 

 -9-

 

 Zer gusto artzen ote diote

 txoro auek mendiari?

 jakintsu ori ari da esaten

 ojuz bere lagunari.

 Urteak dira nik ere ekin

 niola mendi bideari,

 baña zergaitik deitutzen didan

 oraindik ez det igerri.

 

 -10-

 

 Esan bezela, urte mordoxka

 ba-nabill mendi aldian,

 baña zergatik joaten naizen

 oraindik jakin naian.

 Nola nai dute ba jakin oiek

 zer sentitzen dan mendian,

 kaletik ezpadira atera

 beren denbora guzian?

 

 -11-

 

 Bakoitzak jarria izango du

 nun utzi bere bizia,

 mendizale oiek Naranjo ortan

 izango zuten jarria.

 Beren egunak uzteko askok

 ezpaidute nai mendia,

 edozein leku ona izango da

 edukiz Jaunan grazia.

 

 -12-

 

 Illen lagunen erabakia,

 soka maztu ber zutela,

 martxoko illa etorri arte

 an utzi bear bestela.

 Danok dakigu erabaki au

 oso pengarri dela,

 seguru egon, ala ein `danian

 beste erremeioik etzela.

 

 -13-

 

 Ai, samintasun danen artean

 gauz bat kontsolagarria,

 gure mutillak ideki dute

 nai zuten bide berria.

 Naranjos sortaldeko paetan

 bide au dute jarria,

 danok asko penatzen gaituna:

 aik bueltan ez etorria.

 

 -14-

 

 Ganuza, Auzmendi, Etxedona, ta,

 beste askorekin batian,

 Patxi ta Erramun zeruan dira

 betikotasun guzian.

 Gure errezoak egitekoan

 aietzaz oroi gaitian,

 eskatu Goitik lagundutzeko

 arrixkuan gaudenian.

 


inprimatu