inprimatu
Nere baratza
Izenburua:
Nere baratza
Sinadura:
Zaraya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaraya

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
188.zk.
Orrialdea:
326

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere baratza

 

Zaraya

 

 Tori baratz-giltza,

 ta idiki atea.

 Ez goldez: astiro laiaz dizut landu.

 Argatik lorea sor zaitzu berandu.

 

 Lanean ari izan nauzu goiz-goizean,

 aillaudak Eguna'i agur egitean.

 Ta emendik entzun ditut arratsetan

 ontzaren uluak: lanean, laietan.

 Ez naute, ez unatu Udako beroak,

 ezta aize-falfalak, lurreko alforak,

 Ez naute bildurtu euri ta elurrak,

 ez aize ta itzalak, neguko ilundurak.

 Ene baratzatik Aldi'ren gurdia

 dut ikus lau urte-aroak ibillia,

 Ta unera dirade yarraika, egaka

 bizitz-oiarzunak, ataria yoka.

 Ta gogoz erantzun diet, zabalduta

 atea berala, gureak baitira.

 Zu ere, irakurle, inoiz sar ziņezke,

 ĢIlgoraģ baitago goien agertuxe.

 

 Tori baratz-giltza

 ta idiki atea.

 Ez goldez: astiro laiaz dizut landu.

 Argatik lorea sor zaitzu berandu.

 


inprimatu