inprimatu
In memoriam
Izenburua:
In memoriam
Sinadura:
Zaraya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaraya

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
179.zk.
Orrialdea:
171

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


In memoriam

 

Zaraya

 

 Bidean.

 

 Itzal, bidaide illan eta margulduak,

 Gaur otoitz-gorape, barrura narakar.

 Illen aberrira, eriotz-errira,

 Ixil narraikio ta biotza dardar.

 Soin aztuna illerri-atean tinko zait.

 Jauregia-barru, Arratsa eskutik,

 Gogo bakar darrai, ene Gogo soilki,

 Nekosta zardai ta zaloien artetik.

 

 Eriotz-Yauregia.

 

 Oinpean lurra dut: gure lur-ama, autsa.

 Goian zeru urdiña, itxaropen antzo.

 Aldamenean ots dagi ixiltasunak...

 Eriotz-egiak zapalduta oro...

 

 Nekostak.

 

 Eriotz-zuatzak bulartuak, oat,

 Erne, idoski-ezak udazken-ats-garrak,

 Ezkoargi iduri nekostak, zerurontz

 Yasota, otoizka, bere besadarrak.

 «Illunez yantzita zaudeten nekostak,

 Amaika adiskide maitien lo ixilla

 Zaintzen aspergeak. Zuen aterpean

 Otoitz biur bedi biotz au erdi-illa!»

 

 Biotz-lore.

 

 Egiak biztu zun zuen bizitz-atsa,

 Ederraren ondoz ibilli ziñaten,

 Eta egasniñak goruntz, oldaztuak

 Lurtar ari mea goizegi zan eten.

 Illunez yantzi zan eusko lurraldia;

 Mindurik euskera, zuek ain maitea.

 Anaiak ­­Loretu bitez gaur biotzak!!.

 Otoi ­Zuena bai-da Jainkoz betea!...

 

 Itzulera.

 

 Iñular-bidean dakust orain Egun,

 Gau aizpaz eskeintzen diola eskua.

 Mendian sartu zan Iguzki eta Soin

 Deiezka dagokit Gauak beldurtua...

 

 Bidaztiarena.

 

 Itzal illaunari lotua berriro

 Noan gau ta egun, noan, bai, geldixe;

 Amets dagokidan Itxaropen-lore

 Yainkoarenean egi biur arte...

 


inprimatu