inprimatu
Atarian
Izenburua:
Atarian
Sinadura:
Zaraya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaraya

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
181.zk.
Orrialdea:
211

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Atarian

 

Zaraya

 

 Atarian gaur norbait dut, norbait

 Bein eta berriz deiez dagokit...

 Geldi... dardaizka, beldurrez bete,

 Atarira zait biotz nor ote?

 

 Agurea da, ta eske dabil.

 ¨Zeren billa gaur, Zeren billa ibil?...

 

 -Sar bedi, Jauna, gaua illun baita.

 Ene etxea gaur zerea izain da...-

 Baņa... begiak illun zaizkio

 Ta argia izetuz orrela dio:

 "Urtezar nauzu, Urtezar nauzu.

 

 Etxerik-etxe gaur nabilazu...

 Gazte, bil zaite zera barnera.

 ¨Urte-zitua eldu ote da?..."

 

 Agurea da, ta eske dabil.

 ¨Zeren billa gaur, zeren billa ibil?...

 

 So egin diot Aldi-Aberi

 ­Lore ordiņo, lore! ­Loreti!..

 

 Udazken-gurdi igaro baitzan,

 Ta zitu gorrik yosik ziyoan...

 Atarira naiz berriro erne,

 Aguregana lore eder bete...

 

 Baņa etzegon agure zarra.

 Etxerik-etxe yoana baita...

 

 Agurea da, ta eske dabil.

 ­Zeren billa gaur, Zeren billa ibil?...

 


inprimatu