inprimatu
Atentziyua izan zazute
Izenburua:
Atentziyua izan zazute
Sinadura:
Zapirain [Irastorza ?], Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain [Irastorza ?], Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
653.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Atentziyua izan zazute

 

Zapirain, Joxe

 

 -1-

 

 Atentziyua izan zazute

 nik esandako itzakin:

 nere biotzik ezta poztutzen

 dirua eta gauzakin,

 eztakigu noiz jarriko geran

 konsuelo ta pozakin;

 bi seme illak, beste bi preso,

 beste bi non dan ez jakin,

 milagro ezta ni egotia

 kuidado eta kezkakin.

 

 -2-

 

 Milagru ezta pena aundiya

 izatia biyotzian,

 negar-malkuak saltatzen naizkit

 iñoiz gogoratutzian;

 ezeren mantxik eta batere

 kulpa gabiak il zian,

 beste bi preso Ondarretatik

 San Kristobala joan zian,

 zer kontatua izango dute

 elkarrengana biltzian.

 


inprimatu