inprimatu
Nafarroa
Izenburua:
Nafarroa
Sinadura:
Zapirain Irastorza, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Irastorza, Jose

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
748.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nafarroa

 

Zapirain, Jose

 

 1

 

 Mendi eta herribehera

 gaztain eta mahatsa;

 malda eta zelaia

 oliba eta sahatsa.

 Nafarrak bi lekutan

 bat bera du atsa,

 mugatik mugaraino

 Euskadiko arnasa.

 

 2

 

 Ez dira bi Nafarro,

 biak dira bata,

 mendi eta zelaia

 nonahitik hasita.

 Nafar herri berdina

 goi te behe jirata.

 Ez ditzagun zatitu

 biak bat dirata.

 

 3

 

 Hizkuntza bat zuten lehen,

 mingain eta burun,

 Ez zegoen erdararik

 Nafarraren zerun.

 Erregeen hizkuntza

 ez bazuten iraul,

 orain ere izango zen

 Lingua Navarrorum.

 

 4

 

 Zelaian gaur ordea,

 hizkuntza galdu da,

 erdarak ez du irentsi

 oraindikan malda.

 Erderak sopindu du

 mahatsaren salda.

 Gaur Herribehera herri

 tristea ez ahal da?

 

 5

 

 Non dago erreinua

 non dago Nafarra?

 Non dago historia

 Erregen indarra?

 Betidanik lur harten

 sortutzen zen garra?

 Euskalerriak badu

 guztion beharra!

 

 6

 

 Gure herri zaharrenari

 Nafarroa deritza,

 handik lehen zetorkigun

 aberri bizitza.

 Orain mututu zaigu,

 galdua du hitza.

 Ai berpiztuko balitz

 Eneko Haritza!

 

 7

 

 Erakust apalean

 gorderikan lantza,

 galdu al du Nafarroak

 geroko esperantza?

 Altxa zazu burua

 pasa da gau latza.

 Ez ahaztu zu zarela

 Euskadiko ardetza.

 

 8

 

 Aralarko mendian

 hautsita kateak,

 Ireki aberriari

 Ireki ateak.

 Gogoratu berriro

 "Harritzan" urteek,

 gorda Nafarroaren

 betiko legeak!

 

 9

 

 Zenbat etsaien kontra

 zinen borrokatu,

 banan-banan zenitun

 denak menderatu.

 Baina azkenik erdarak

 zaitu azpiratu.

 Ez ote duzu nahi

 berriro askatu?

 

 10

 

 Pago, haritz, urkia

 gaztain eta urra.

 Mahats oliba makala

 Erribehera lurra.

 Gari, ardo, artoa

 piku eta intxaurra:

 Nor da askatasuna

 kendu dun lapurra?

 

 11

 

 Mahatsondok dituela

 nonahitik inguruan,

 gordeleku zahartzat

 aspaldiko muruk.

 Hura du Euskalerriak,

 ametsezko helburu,

 Iruinea bakarrik

 bere herriburu!

 

 12

 

 Iruinea lur gozoan,

 sarturik zuztarrak,

 zazpi porbintzietara

 zabalduz adarrak.

 Baturik muin batetan

 guztion indarrak.

 Desegingo ditugu

 kartzelako barrak.

 

 13

 

 Entzun Aralarretik

 Mikelen orroa,

 Lehen izan zaren herri

 nagusi arroa!

 Hantxe gara gu denak,

 Han dugu erroa.

 Herririk handiena

 zara Nafarroa!

 

 14

 

 Zu zara trumoi, tximist,

 zu zara ortzadarra.

 Ekaitza eta enbata,

 zelai ta malkarra.

 Leize zulo zara zu,

 ederrez bakarra.

 Hitz bateten esanda:

 Zu zara NAFARRA!

 


inprimatu