inprimatu
Gora euskera!
Izenburua:
Gora euskera!
Sinadura:
Zapirain Irastorza, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Irastorza, Jose

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
44.zk.
Orrialdea:
274-275

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gora euskera!

 

Zapirain, Jose

 

 1

 

 Bertso batzuek jartzera nua

 Euskera dala meriyo,

 orrengatikan daukat biotza

 oso triste ta seriyo,

 lur jotzeraño bajatu da ta

 piska bat naidet gora iyo,

 nik lagundu nai nuke baño

 bakarrik ez det baliyo.

 

 2

 

 Bertso batzuek jartziagatik

 orain asi naiz benetan,

 atzerritarrak ikusten ditut

 nabillen leku danetan,

 Euskera baño garbiagorik

 ote da mundu onetan?

 iya galduan dabillelako

 biotza daukat penetan.

 

 3

 

 Lengo izkera aztuta oraiñ

 ikasi dute berriya,

 orain oinpian artu biarra

 da gauza penagarriya,

 orrengatikan daukat biotza

 tristeturikan jarriya,

 iya galduan dabillelako

 Euskera maitagarriya.

 

 4

 

 Nere biotza ez da arkitzen

 konsueluak poztuta,

 guziyak igual ezin juzkatu

 askok kulparik ez du ta

 orain erderaz ikasi dute

 euskeraz oso aztuta,

 orra zer lanak egin dituzten

 atzerritarrak nastuta.

 

 5

 

 Orra zertatikan etorri dan

 gure arteko nastia,

 asko lekutan ikusten ditut

 senarra ta emaztia

 esan dirana, bat euskalduna

 atzerritarra bestia,

 orrengatikan dago euskera

 penatua ta tristia.

 

 6

 

 Batzuek gogor egiten degu

 oraindik ez da soill galdu

 baño segitu ezin duela

 ainbesteraño da auldu,

 zurats aundiyak, beste txikiya

 nola egiten du itzaldu,

 au ere ala jarriya dago

 ezin liteke azaldu.

 

 7

 

 Esango ditut pasadizuak

 asi ezkero bein ola,

 segira onetan aguantatzia

 ez da posible iñola,

 badakizute mudatzen dala

 Txertatutako arbola,

 oi bezelaxe nastua dago

 euskaldunaren odola.

 

 8

 

 Euskera ori sortu zutela

 makiñatxo bat urte da

 ta au dan baño gaztiagorik

 munduan iñor ote da?

 Adar askoko arbol klase bat

 sortu zitzaigun tartera,

 zañak daukazki ondo egiñak

 ta ezin degu atera.

 

 9

 

 Lenago aparte izaten zana

 orain daukagu urrian

 etorri eta sartu zitzaigun

 euskaldunaren lurrian,

 zañak daukazki ondo egiñak,

 ta ezin bialdu aurrian,

 mirai bezela etorri zan ta

 nagusi nola jarri dan.

 

 10

 

 Borondaterik iñork badauka

 orain nijua eskera,

 astutzen utzi biar ez degu

 guraso zarren izkera,

 ainbeste urte gure tartian

 bizitu zeran euskera,

 orain laguntzen ezpadiyogu

 ondo pertatzen ez gera.

 

 11

 

 Ni borondate osuan nua

 bertso berriyak jartzera,

 nere aldetik sayatuko naiz

 alderana laguntzera,

 gure euskera maitagarriya au

 etzagun utzi galtzera,

 Jaungoikuaren laguntzarekin

 indartuko da atzera.

 

 12

 

 Askok ez dute aditu naiko

 euskerazko arbiyuak,

 pena izateko ainbeste badu

 Kantabri ontan jayuak,

 au galdu nayik egin dituzte

 izugarrizko sayuak

 laguntzalliak baño geyago

 daukazki kontrariyuak.

 

 13

 

 Asko dira euskarazko itzik

 nai ez dutepak aditu,

 au galdu nayik sayatzen dira

 kontrariyuak baditu,

 zerbait geyegi kontatu gabe 

 nik oteko det gelditu,

 geyago ere esango nuke

 laguntzalliak banitu.

 

 14

 

 Asko lekutan pensatu dute

 batzoki oyek jartzia,

 iruritzen zait gauza on dala

 onetakuan sartzia,

 lastima dala badakizute

 gure izkera galtzia,

 orrengatikan pensatu degu

 euskera indartutzia.

 

 15

 

 Gure izkeraz ez giñan iñor

 askorik urrikaldutzen,

 bestela ezin utzi ziteken

 oinbesteraño auldutzen,

 orain batzuek erori gabe

 asi gerade eldutzen

 ¡¡gora Euzkadi!! oju egin zagun

 etzagun utzi galdutzen.

 


inprimatu