inprimatu
Ojalateruak
Izenburua:
Ojalateruak
Sinadura:
Zapirain Ezeiza, Xalbador (\\\"Ataño\\\")
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Ezeiza, Xalbador

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
342.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ojalateruak

 

Ataño

 

 -1-

 

 Begiratu bat egin ezkero

 Euskalerri maiteari,

 amaika eratako jendea

 bere barruan nabari.

 Batzuek ezer egin ez eta

 beti berriketan ari,

 besteak sua piztuko dute,

 gero igesi lanari,

 itxurati ta bi azaleko

 gizona ba-da ugari.

 

 -2-

 

 Bezperan arro, asmoak luze,

 txikigi zuten lurbira,

 bazter guziak zapaldu nairik

 beren oiuen larrira.

 Uste gabean ordu tristeak

 sar ziran Euskalerrira,

 orduko oiulari sutsuak

 orain erdezale dira,

 euzki berotan suge antzera

 azal-berritu baitira.

 

 -3-

 

 Amaika gizon ba-dabiltz erri

 oietan, biotz samiñez

 gure lurretan orain gertatzen

 dana burutu eziñez.

 Zeru ta lurrak maxiatutzen

 beren izketa zikiñez;

 besteren lanak txartzat artuta

 berak nundik jo jakin ez,

 trumoi tximisten otsa ugari

 eta euririk egin ez.

 

 -4-

 

 Ezin alkartu gera iñola,

 ontatik gure kaltea,

 nork galerazi bear dit neri

 nere bidetik joatea?

 Arpegi eman bear danean

 orduan itxi atea,

 ezer gauz onik irixten bada

 berak lenengo partea,

 gauza gozoa izan bear du

 bestek egiña jatea.

 

 -5-

 

 Laguntza eske asten bazera,

 aiek ederki daudela,

 burruka baño nornairen mende

 bizi naiago dutela.

 Abere gisa bizi diranak,

 beren Jainkoa sabela,

 agora dana, aur txikiari

 amak bularra bezela,

 len eziñean dabillena ez

 dute jasoko berela.

 

 -6-

 

 Euskal mezarik etzegolako

 zenbaiten kopet illuna,

 lotsa gutxikin erderazkora,

 bete danean utsuna.

 Euskera maite dutela baña

 erderaz beren jarduna,

 orren izkuntza «pobrean» nola

 ari olako zalduna?

 itzak batera, lanak bestera,

 ori al da maitasuna?

 

 -7-

 

 Zenbat aberats Euskalerrian

 zillar ta urrez beterik,

 kontuz oiekin, berena dute, ez

 egin ezeren eskerik.

 Zertako dira ikastol oiek?

 ez degu bear euskerik;

 negoziorik ez dakarrenak

 ez du merezi eusterik,

 egia esan, ez dute maite

 beren dirua besterik.

 

 -8-

 

 Maite badegu, maitasun ori

 gure lanetan zabaldu,

 danen aurrean, lotsarik gabe,

 beti euskaldun azaldu.

 Txoko maite au gure laguntza

 paltan ez dedien galdu,

 diruaren truk gure erririk

 ez dezagun iñoiz saldu,

 Judas'en izen gaiztuak bere

 berdiñik iñun bai al du?

 

 -9-

 

 Benetan maite degun itxuran,

 osaba sutsu beruak,

 lan berri asko ez du egingo

 guk emandako diruak.

 Neketik iges, arrixkurik ez;

 bildurtzen gaitu geruak,

 ez ditu errez jasoko goruntz

 euskera xarrak eguak,

 ez badute lan geiago egiten

 gure ojalateruak.

 

 -10-

 

 Itz gutxigo ta lana geiago,

 danona degu alorra,

 lur maite ontan sortu geranok

 ordain bear degun zorra.

 Anai izanik ezin batua

 ezta izango gogorra?

 diruz jantzirik bizi zerana,

 izan euskaldun jatorra,

 erri gaixo au indartzeko il

 zagun urrezko zekorra.

 


inprimatu