inprimatu
Lagun zaiegun!
Izenburua:
Lagun zaiegun!
Sinadura:
Zapirain Ezeiza, Xalbador (\\"Ataño\\")
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Ezeiza, Xalbador

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
316.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lagun zaiegun!

 

Ataño

 

 -1-

 

 Gazte bi il ziran Asturias'ko

 mendi arkaitza batean,

 laister zabaldu zan berri txar au

 Euskalerriko partean.

 Gaizki-esaka jardun diranak

 ere ba-dira tartean,

 naiko zoritxar berekin dute;

 utzi zaiegun parean,

 oraintxe bertan jo bailezake

 negarrak gure artean.

 

 -2-

 

 Tabernazulo danetan sartuz,

 borondaterik gabeak,

 lanetik iges, erdi berdotzak,

 eta tripazai, jaleak.

 Gorputzaren atsegiña baizik

 maite ez duten abereak,

 bizitz guri ta nagi, alperrak,

 bizio txarren jabeak,

 oiek al dira Euskalerrian

 bear ditugun gazteak?

 

 -3-

 

 Emateko motx, artzeko luze,

 aurrelari ta lapurra,

 izaia bezin odolzalea,

 diru pillatzalle zurra.

 Iñoren onak biotzean min

 ematen dion maltzurra;

 besteren gaitzak kezkatzen ez dun

 urko maitale laburra,

 olako gazte oiek jasoko

 ote dute gure lurra?

 

 -4-

 

 Erromatarrak indartsu ziran;

 lur geienaren jabeak,

 bere gazteak uzteldu ziran;

 Erroma'k bere goi-beak.

 Zoritxarrez gaur geiegi dira

 aul da kemenik gabeak,

 beren erria maitatzeko-re

 gauza ez diran gazteak,

 olek ugaltzen asten badira

 laister egin du gureak!

 

 -5-

 

 Bere morralla bizkarrean da

 erbia bezin zaulia,

 ala dijoa aldapak gora;

 maitatzen baitu mendia.

 Ikusirik gaiñ artatik zeiñen

 ederra dan aberria.

 Zaill ezi eta oitu gorputza:

 sendo, ta burua argia,

 orixe da gaur Euskalerriak

 eskatzen dun gaztedia.

 

 -6-

 

 Ezpaziran joan etziran ilko;

 ori ere entzuna nago,

 gazte batzuen jolas garbiak

 ezin juzga gaizkiago.

 Batzuek lotan, besteak jaten,

 gelditzen dira «zerraldo»;

 ez du pasako bere neurritik

 segundo-erdi geiago,

 gizonarentzat lur ontan leku

 seguru ori nun dago?

 

 -7-

 

 Itxaso, mendi, kale, taberna,

 arrixku txarra danetan,

 konta-errezak dira oso, il

 diranak mendi gañetan.

 Gazteak dira, odol beroa

 daramatenak zañetan,

 mutill kamentsu oien joera

 erakusbide benetan,

 dirurik gabe pausorik eman

 nai ez dan garai auetan.

 

 -8-

 

 Aiek bezela euskaldun gera,

 fedea degun gizonak,

 biotz on baten poz, atsegiña,

 nai du negarrez dagonak.

 Ez pillatuta erdoitzen jarri;

 zabaldu zuen txanponak,

 anai bezela maita gaitezen,

 ez du balio «Or Konpon'ak»,

 danon artean jasoz alkarren

 zoritxar da zorionak.

 

 -9-

 

 Aiek joan ziran; beren etxetan

 nabari dute utsuna,

 aurtxo batekin beartsu xamar

 dago baten alarguna.

 Biotz-biotzez lagun zaiegun:

 erruki ta maitasuna,

 ori da gure Jainkoak gaur da

 beti eskatzen diguna,

 gaizki-esakak utzita izan

 esku-zabal, euskalduna.

 


inprimatu