inprimatu
Euskera
Izenburua:
Euskera
Sinadura:
Zapirain Ezeiza, Xalbador (\"Ataņo\")
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Ezeiza, Xalbador

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
321.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskera

 

Ataņo

 

 -1-

 

 Begira nago, goitik begira

 itxas-ertzeko burruka,

 joan-etorrian dabil itxaso,

 bultza bultza ta orruka.

 Sollean dagon arkaitza jota

 orra txiki milla puska;

 indar-berrituz ba-dator berriz

 arkaitz sendoaren aurka,

 naiz-bein purrustan, bestean bare,

 pake aundirik ez dauka.

 

 -2-

 

 Arkaitz arroa an dago txutik;

 eguzkiaren dizditza,

 bere musuan oņetan berriz

 itxas geldiaren pitza.

 Bereganatu nairikan dabil

 txurikeri ta losintxa,

 Aperrik!, ez du iruzurtuko

 berak uste bezin aixa,

 ipurdi latza eskeņiz beti

 bere lekuan arkaitza.

 

 -3-

 

 Urrengo berriz asarre bizi

 irentsi itxaspe leizera,

 betiko galdu dala dirudi

 urpena, baņa... bai zera!

 Itxas arroa indarrak aituz

 ba-doa geldi, atzera,

 arkaitza berriz sekula bezin

 arro eguzki artzera,

 Euskalerriko goraberaren

 irudi bizi, zu zera.

 

 -4-

 

 Arkaitz gaxoa! Gau eta egun,

 beti or dezu gaņean,

 itxas arroa txikitu nairik

 etengabeko lanean.

 Gaur pullustaka, biar pallakuz,

 joka aspertzen danean,

 aurrera ere ala bearko

 zedorren betiraunean,

 lekeua nai dun etsai gogorra

 baitezu aldamenean.

 

 -5-

 

 Nork daki noiztik gauden lur ontan?

 onezkero zenbat milla

 itxas-bazter ta mendi auetan

 ote dan illa?

 Andik-emendik sartu ziranak

 gure ERRI onen billa,

 bateko lizar makilla edo

 besteko berriz pusilla,

 kementsu beti arkitu dute

 lurrean eusko mutilla.

 

 -6-

 

 Ekaitz gaiztoak zenbat aldiz ez

 lertzeko zori zapaldu,

 bere mendi ta erri maiteak

 su ta garretan kixkaldu?

 Gurea ez dan jendea sartu;

 gurea urrun bialdu,

 alare ekaitz gaiztoa joanda

 berriz burua azaldu,

 Euskalerriak ez du oraindik

 bere nortasunik galdu.

 

 -7-

 

 Amaika erri aundiagoak

 illak, gero eta lenik,

 lur zabalean aitu diranak

 utzi gabe aztarrenik.

 Saiatuarren ez dute izan

 gu ondatzeko kemenik;

 onenbeste etsai zitalen mende

 mailla urteak joanik,

 zergatik ez ote degu galdu

 bizia eta izenik?

 

 -8-

 

 Izkuntzak gorde gaitu bizirik;

 euskal oņarria bera,

 betoz itxaso eta ekaitzak

 gure burutikan beera.

 Andik-emendik, jo bezaigute

 etengabean batera,

 dudik ez izan, Euskalerrian

 ezpada iltzen euskera,

 etsaiak etsai betiraunean;

 ERRI bat izango gera!

 


inprimatu