inprimatu
Baserri utsa
Izenburua:
Baserri utsa
Sinadura:
Zapirain Ezeiza, Xalbador ("Ataņo")
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Ezeiza, Xalbador

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
348.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserri utsa

 

Ataņo

 

 -1-

 

 Larraren pujak bideak itxi,

 orain iņor ezpaitabil,

 garai bateko gurdi bidetik

 ezin igarorik nabil.

 Endalar, sasi, ta piņupean,

 baserri xar bat or urble

 ez txakur zaunka, ez aur jolasik

 ez bei marru, ez ixkanbil,

 bakar eta uts, nere sortetxe

 laztana ain dago ixil!

 

 -2-

 

 Lengo sagasti ta zelaietan

 piņu beltza dago lodi,

 goroldio ta untza laztanka

 bere ormetan beltz-ori.

 Atari xarra urak zulatu,

 balkoi txikia erori;

 gaņa dilindan, aize ta urez

 goibeak alkar jo-zori,

 orra zapuztu ainbeste oroitz

 goxoren kabi xar ori!

 

 -3-

 

 ĢEupaģ egin det bere atetan;

 ango ixillune beltza!

 poliki jo det berriz atea,

 baņa erantzunik eza.

 Alai kantari, txutik jarrita,

 lelo ertzean txepetxa,

 muskerren kabi besterik ezta

 eduki gendun babesa,

 beartsu nintzan; zu or utziak

 ez nau egin aberatsa.

 

 -4-

 

 Erdi negarrez kezketan nago

 bere aurrean umilla,

 nere deiera ez etortzeko

 nun da etxeko mutilla?

 Txori maitale bat untz artean

 kabi lekuaren billa;

 ainbeste gizon zangarren seask,

 orain utsa ta ixilla,

 garai bateko zeru txikia

 laister zera arri pilla.

 

 -5-

 

 Aitaren abes doņu alaia

 beientzat arto irintzen,

 amaren joan-etorriak gauzak

 beren lekuan ipintzen.

 Aitona xarra sukal txokotik

 billobatxoei agintzen;

 abots maite aiek ba-dirudi

 ote ditudan aditzen,

 irudimena besterik ezta

 nere biotza samintzen.

 

 -6-

 

 Gurutza palta ate gaņetik;

 usteltzen ari da zura,

 uts ta lizuna, sarez josia

 gure sutondo xar ura!

 Otoi gozorik ezta igotzen

 barrun ortatik zerura;

 beren samiņa ixuriz baņa

 zine bateko modura,

 joandako zenbat oroitz alaitsu

 datozen nere burura!

 

 -7-

 

 Galdu zan oro; gure erruz orain

 txutik eziņik barru-utsa,

 erle-semeak iges eginda

 usteltzen ari dan eultza.

 Txorikumeak egatuta or

 larpean kabi zaputza;

 mendi gain ortan sei gizalditan

 bizi ta il dan gorputza...

 sendi bikaņak azi zituzten,

 gu ez gera berriz gauza.

 

 -8-

 

 Ezta igoko tximini ortan

 goiz-arratsez ke txuririk,

 ate aurrean ikusi ere ez

 berriz aur jolas garbirik.

 Sukal txokotik ezta irtengo

 seaska abesti alairik;

 joan ziran danak, zapuztuta zu

 mendi gaņean utzirik,

 urtien zamak botako zaitu,

 ezpaitaukazu bizirik!

 

 -9-

 

 Ba-doaz danak, ekaitz aurretik

 usoen gisa, gainbera,

 mendiko urak bezela jetxi

 beti itxaso aldera.

 Gaztea berriz, zalea baita,

 zarrak utzita aurrera;

 ketan itoa dagon lekura,

 bildurik txoko batera,

 itxiturako olloen gisa

 elkarri lumak jatera.

 

 -10-

 

 Aurrerapenak aldapak zear

 bere besotik narama,

 bizitza beti aurrera doa;

 dana berekin darama!

 Amilka goaz, nora ez jakin,

 zauriz nekearen zama;

 ba-noa: ezin geratu neike,

 agur, sortetxe laztana!

 agian, biar, naita ezin artu

 gaur errez uzten dedana.

 


inprimatu