inprimatu
Agur, seme!
Izenburua:
Agur, seme!
Sinadura:
Zapirain Ezeiza, Xalbador ("Ataņo")
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Ezeiza, Xalbador

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
190.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur, seme!

 

Ataņo

 

 1

 

 Zorioneko zeraden arte

 ezta paltako lagunik,

 eztira, erle mandoen gixa,

 losintxar eta legunik.

 Ekaitz gaiztoak asten badira,

 eta zerua illunik,

 orduan seme, zure ondora,

 ezta etorko kutunik,

 ezta beņere iraunkor izan

 diruaren maitasunik.

 

 2

 

 Zure lagunak ikusi nairik,

 joan nintzan etxe txurira,

 Eztakit nundik, baņa aberats

 moduan bizi baitira.

 Gogo txarretik bederen artu

 ninduten beren erdira;

 zure goraintzik eman orduko,

 neri begira begira,

 -eske al zatoz?- esan zidaten

 lotsik gabe arpegira.

 

 3

 

 -Enator eske, erantzun nien,

 eztet nai besteren gauzik,

 neretzat eskas dedanetikan

 bialtzen dietet pozik.

 Enator onuntz beste ezertara,

 nere semean goraintzik

 beraren naia ala dalako

 zuei eskeintzera baizik,

 lagun maite bat orla uzteko

 ez al dezute biotzik?

 

 4

 

 Ain errez aztu dezute beraz

 amar urteko jarduna,

 aukera zeukan garai aietan

 orduan zuen kutuna.

 Maite dun dana galduz erori

 danean, ezta laguna,

 zer kendurik eztezutenean

 bakar utzita, urruna...

 eskale batzun martxa da ori;

 ori ezta maitasuna!

 

 5

 

 Minberea da gure Jainkoak

 bial dizun erasua,

 etzendun gelditzerikan uste

 ain bakar, seme gaxua!

 Etzaite mindu joan zaizulako

 lengo lagun saill osua,

 Jesus'i ori egin zioten,

 orla da mundu lausua,

 agor baizaie ura zerion

 beren iturri gozua.

 

 6

 

 Bijoaz seme, bijoaz urrun,

 guretzat obe joatia,

 probatu dezu lagun txar batek

 egin lezaken kaltia.

 Negu ondoren baletozkigu

 berriro, seme maitia,

 zabal dauzkate gure biotz ta

 etxe ontako atia,

 Pozik emango geniekegu

 barkazioan pakia.

 

 7

 

 Argituko du; jaso biotza.

 gaitzak eztu luzatuko,

 barka itzazu gaizki egiņak

 ta etzaizu damutuko.

 Lagun urkoei ondo egiņa

 Jainkoak eztu aztuko;

 ematen degun baso ura-re

 alperrik ezta galduko,

 gure lagunak bezela iņoiz

 ezkaitu arek salduko.

 

 8

 

 Baņan alare danak eztira

 oraindik kutsutu txarrez,

 ba-dira, seme, aztu gabeak

 lengo beren lagun zarrez.

 Bakardadera datozkit noiznai

 errukiz, erdi negarrez,

 -Ar zazu, Joxe, semientzako-

 maitasunaren indarrez,

 beretzat eskas dun pixarretik

 zerbait eskeņi bearrez.

 

 9

 

 Eme-zulotik atera gabe,

 beti lanaren mendeko,

 bakardadean nunbait beldurrez

 daude ate au jotzeko.

 Ainbeste giņan! orain ain bakar

 mundu ontan bizitzeko,

 gure mai xarran orduan zazpi

 aulki utsik ikusteko,

 eta jakinki batzuk geiago

 eztiradela beteko.

 

 10

 

 Maitasun gendun dana galduta

 biotz gaxoak naigabe,

 zu lotuta, ni erdi lotuan,

 etxea bera giltzape.

 Arzulo ortatik bear dezuna

 eskatu kupirik gabe,

 ai, aita xar au gauza dan arte,

 goseak ilko bada-re,

 seme maitea, egingo zaitut

 bear dezunaren jabe.

 

 11

 

 Ezkiņan sortu betiko nunbait;

 deituko gaitu azkenak,

 emengo goraberetan, seme,

 izan gaitezen zuzenak.

 Jaunak bereak gaitun ezkero

 ba-dakizki gure penak;

 banan banaka, bere aurrera,

 biltzen geranean denak,

 zorioneko orduan orain

 negar egiten dutenak:

 

 12

 

 Agur biotzez, seme maitea;

 galdu nun sendi osua,

 bederatzitik zazpiren palta,

 au bai dala erasua!

 Kabi utsari begira dago

 tristerik aita gaxua,

 amaika aldiz egin bearra

 eman nai eztan pausua,

 miru beltzaren atzaparretan

 eztabil ondo usua.

 


inprimatu