inprimatu
Hiltzearen hitzak: hil ezkilak
Izenburua:
Hiltzearen hitzak: hil ezkilak
Sinadura:
Zamora, Auxtin (Auxtin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1408.zk.
Orrialdea:
5

Hiltzearen hitzak: hil ezkilak

 

Zamora, Auxtin (Auxtin)

 

 Senpere herrian

 hil-herri bidean

 hiltzearen hitzak

 dira hil-ezkilak:

 

 1

 

 «Ni nauzu hiltzea zure suntzitzale,

 zaren guziaren lur bilakatzaile.

 Ez krizkola neri kaien kurrinkarik,

 ez huia zakurrik neure gibeletik.

 

 2

 

 Zabiltza oraino lurraren gainean

 xixtuz eta irriz, omore onean,

 Eginen zaitut «hau» ohart gabe batez,

 goiz huntan ez bada sarri aratsaldez.

 

 3

 

 Zaitezen «pelele» edo jauregidun,

 zaitezen bakarrik xinaurri bizidun,

 Ezarriko zaitut luze bezain gogor,

 etzanik, hobendun, odol hatsez agor.

 

 4

 

 Zapartatzen dira zeruko izarrak, 

 desegiten ere amodio, herrak,

 Inguratu duzu zure eremua

 gazte xixtadunez, gaixo muńuńua!

 

 5

 

 Senpere herrian, hotz, ixilik daude

 harri azpikoak, denak buztinkide,

 Zu lur gainekoa, ez zare ixiltzen

 «zer den berpitztea» duzula galdetzen.

 

 6

 

 Hazia hile da berriz sortu arte,

 sortu, haunditu, hil... ta berritz haste.

 Zoaz ahoz gora lur bizi barnera,

 noizbait haur bezala sortuberritzera.

 

 7

 

 Bi portalet haundi soroen erdian;

 noizbait etorizeko bidexka ondoan,

 Lau murruxka xuri, zerua teilatu,

 hor dut atxikitzen zuretzat sorleku.»


inprimatu