inprimatu
Bide bazterretako arbolak
Izenburua:
Bide bazterretako arbolak
Sinadura:
Zamora, Auxtin (Auxtin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1497.zk.
Orrialdea:
5

Bide bazterretako arbolak

 

Zamora, Auxtin (Auxtin)

 

 1

 

 Su haziaz egin nituen izarrak

 nihunerekoak

 bezala gizonak,

 Eta gauze asko: zirimolan denak.

 

 2

 

 Bainan uste nuke utzi nituela

 bide bazterretan:

 arbolak bakean

 Dituzten ametsez bezti zitezkela.

 

 3

 

 Bai eta erromes bidalier direnen

 urratsen errautsak,

 irri ta xagrinak

 Beren aldaxkeri zintzili zitezen.

 

 4

 

 Negua delarik dira urrikalgarriak,

 kanpoan bakarrik,

 arras biluzirik,

 Haize otzarekin daldarez josiak.

 

 5

 

 Orotarik zilo zabalik besoak,

 adar puritan puntak

 xorrotx xorroxtuak:

 Hobeki hartzeko zeruko indarrak.

 

 6

 

 Hotz eta min dute beren erroetan,

 dituzten ametsak:

 biharko ostoak,

 Hasten direlakotz sortzen,lur barnean.

 

 7

 

 Aterbetan gizon eta abereak

 sartzen direlarik,

 goxatu nahizik,

 Neri beha daude arbol biluziak.

 

 8

 

 Ez nituke ikusi nahi sofritzen:

 neure iduzkia,

 goxo estalkia,

 Beren abarretan diotet pausatzen.


inprimatu