inprimatu
Lurra Jesu Kristorentzat!...
Izenburua:
Lurra Jesu Kristorentzat!...
Sinadura:
Zamarripa Uranga, Asua
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamarripa Uranga, Asua

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
3

Lurra Jesu Kristorentzat!...

 

Zamarripa Uraga, Asua

 

 Irudimen laztaña, goiazen batera,

 Oroimen eztitsuak pozez ikhustera,

 Ichas-basterrera!...

 Ara an dago Colombo, batetik bestera

 Laguntasunen billa ibill zan berbera,

 Indieta-aldera

 Urten nairik beingoan lurra atzemaitzera.

 

 Eztautso Portugalek, ez Ama Italiak

 Laguntasunik emon, ta Isabel Andiak,

 Andra leñargiak,

 Orra biraldu dotsoz ira ontzi barriak:

 Santa Maria, Niña ta Pinta; Españak

 Fedeaz jantziak

 Nai dabelako fedez jantzi lur guztiak.

 

 Egoak zabaldurik usoen antzean,

 Ontziok oraiñ doiaz alkarren atzean,

 Ta eurotan batean

 Alonso Sanchez doia poztasun betean.

 Lurrak atzemaitu ta kristautzeko-ustean.

 Bidari-artean

 Bidari nagusi da Alonso bidean.

 

 Zoiaz zorionagaz, Bidari euskalduna,

 Eukizu adiskidetzat betiro Osasuna,

 Arratsa ta Eguna,

 Ta Bego antzien alde Ichaso biguna,

 Lurbiran izan deiten laster ezaguna

 Arako lurruna

 Colombogaz aratu zuk gura dozuna!

 

 Ta zuk, Amabostgarren gizaldi maitea,

 Andi andia diozu eukiko entzutea

 Ta omenez betea

 Zure larogetaama'bigarren urtea

 Ta onen Agorrillaren iruan astea

 Colombon astea

 

 Agorrillak izan dau naiko suertea.

 

 Larogei ta amar gizon, mariñelak danak,

 Dira gure Colombok oiñ daroiazanak.

 Colombon esanak

 Laguntzat daukez oiñdik gizon orren lanak.

 Zoiaze pozik olan, mariñel laztanak,

 Bada or doiazanak

 Guzurtu egingo dabez askoren ezpanak!

 

 Bakit esan dabela askok, ikusirik

 Colombo dabillela lurra topau nairik,

 Dagola burrurik,

 «Burura orrek daukala beintzat zuloturik.»

 ¡Ez izan baiña zurok hortan ardurarik!

 Colombok ziurrik

 Aratuko dan lurra, zurok lagundurik.

 

 ....................................

 

 Canaries derichoen leihorretaraiño

 Eldu zaree, mutillak, ederto oraitiño.

 Bide asko oiñdiño

 Dagoz Colombok topau nai dun lurragiño.

 Baiña danok alkari lagundu ezkitiño,

 Kristobalek diño,

 Elduko gara ziur lur ortaragiño.

 

 Ai! baiña zoriona eztogu betiko!

 Gizonak ainbat egun nekez beteriko

 Dituz ikusiko!...

 Asi dira nekeak ai! Colombontzako.

 Badauko oiñ kristobalek samiñik ai! naiko.

 Ishilarazteko

 Mariñel aserreak, badau lanik asko.

 

 Canaries-etik ara topau barik lurrik,

 Ogei ta amabost egun nekez igarorik,

 Dabiltz bildurturik

 Mariñel gizajoak... ta eztabe biderik

 Aurreruntz egin gura, nola jakin batik.

 Biurtu gurarik

 Geienak an dabiltz oiñ gorrotoz suturik...

 

 Pozez beiñ dabe ikusi urrun urrunean

 Zerbait fedez jantsia belarren antzean,

 Ta onechen pozean

 Urbiltzen dira lurra dalako-ustean.

 Baiña gauza ferdeak uraren ganean,

 Colombon kaltean,

 Belarki batzuk ziran...! lurrik ez azpian!...

 

 Utz on mariñelok arturik, alkarri

 Dirautse: «Egin dezagun arraiñen janari

 «Colom zantar ori!

 «Iaurtin ia! ichasora, ainbat egun larri

 «Emon dauskulako. Bai! Ta esan Espaiñari:

 «Zeruko izarrari

 «Begira zagolarik, beta dala erori.»

 

 Zeinbat neke iatortsuz ai! biotz-erdira,

 Colombo! mariñelok baketuko aldira!

 

 ...................................

 

 Pozik oiñ eidira...

 Zer da ba? Chori batzuk oiñ agertu dira,

 Ta ikusirik Colombok chorien mugiru

 Deitzen dau: «Begira...!

 «Goiazeu chori orrek doiazen tokira!

 

 «Eztagoz urrun urrun leiorrak eztari

 «Jarraitu bildur batik chori kutunari,

 «Portugaltarrari

 «Agertu iakiezan naikocho lur hain

 «Pozarren jarraiturik chori bizkorrari.»

 Poztazuna ugari

 Itz onek emon dause mariñel danari.

 

 Urriaren amaikan, gabaro illunean,

 (Amarrak joak ziran) Colombon ustean,

 Nonbait an urrean

 Argi bat iako agertu. Andik lasterrean

 Ostendurik argi au, barriro agertzean,

 Gaztiak batean

 Lurra! deituten dabe Lurra dugu aurrean!

 

 Bigaramun goizean danak dabe gura

 Joan gabaz argia egon zan lekura...

 Ta etzan ez guzurra

 Colombok uste ebana. Anche dago lurra!

 Ara or araiñ, mariñel argalak, leiorra!

 Colombo bizkorra.

 Zuretzat izango da izen illezkorra!

 

 Mariñel danak dira jarri belauniko:

 Batzuk Kristobaleri, iraiñdu ebelako,

 Parka-eskatuteko;

 Besteak, Colombogaz batean, Jaungoiko

 Onari eskerrak bertan obeto emoteko...

 Poztazunik asko

 Leiorra erakusteaz emon eutselako.

 

 Jaskirik ederrenaz Colombo jantzirik.

 Eskuan ezpatea zutik ipiñirik,

 Jatziten da ontzitik,

 Baita mariñel danak Colombon atzetik.

 Gero leior berean danak auzpazturik,

 Biotz biotzetik

 Otoitz egiten dentse Jaunari bertatik.

 

 Otoiz egen-ostean, bertan zar chiker bi

 Kurutz baten antzean josirik alkarri,

 Mendiska baten

 Banderatzat Colonbok egin dautso ezari,

 Esaten deutsiela mariñel danari:

 «Bear iako jarri

 «Izentzat San Salbador lur kutun oneri.

 

 «Lur au gaurtik aurrera Jesu Kristorena

 «Izan beite! ta Kriston aur fedetsuena

 «Fernando onarena!

 Ta Isabel Españako buruzagiena!»

 «Zinizmenarena

 Izan beite, diñot nik, Colombon omena!

 

 ......................................

 

 «Bahmas»-ko urartetara zinizmenaren garrak,

 Alonso ta Kristobal, zaitueze ekarri.

 Izan beitez zurokaz betiro españatarrak

 Zuron zinizmenaren indarren kantari!...

 


inprimatu