inprimatu
Elizea ta euskerea
Izenburua:
Elizea ta euskerea
Sinadura:
Zamarripa Uranga, Asua
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamarripa Uranga, Asua

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
850.zk.
Orrialdea:
3

Elizea ta euskerea

 

Zamarripa ta Uraga, Asoa-Hoa

 

 Euskera ta Elizea izenez bigunak...

 Ta izatez gosho gosho ta osoro legunak,

 Guri goiko Jaunak

 Goitik biralduriko eguizko ondasunak,

 Maitegarriak dituz biotz euskaldunak.

 Amacho kutunak.

 

 Zurok maitatzen emon nai dodaz egunak!

 

 Alperrik Inpernuak, Amaren kaltean,

 Maitetasuna ill nai dau nire biotzean...

 Jaunaren echean

 Erreko dot biotza maitetasunean,

 Suak iratzi daian biotzan ganean:

 «Amakaz batean

 

 Ibilko da biotz au bizi dan artean».

 

 Betoz, betoz ekachak euskaldun errira,

 Maitetasun au bota-gurarik obira...

 Betoz Euskadira!...

 Baiña ez, ez. Zertarako, alperrik badira?

 Amok biotz ontatik aldendudo eztira.

 Zerura-beguira

 Nire maitetasunen garrak bizi dira!

 

 Ezta bizi guizona maitetasun barik...

 Ta Amon maitetasunak nauko ni bizirik.

 Eurak ikusirik,

 Bauko nire biotzak naiko pozgarririk.

 Eztakit zelan dagon bat bere euskaldunak

 Ai! biotz guztirik

 Ama biok maitatu eiten eztabenik.

 

 Euskaldun bakocharen biotz bakochera

 Biraldu gura neunke nire sentiera,

 Biotzak batera

 Danok goratu daien Amon izaera:

 Nai neunke biotz danak neurean antzera,

 Emetik aurrera

 

 Laztanik kantatzea Eliza ta Euskera.

 

 Negarrez dagoz oraiñ Ama maite zarrak,

 Euskadin ikusirik aiñbat seme charrak,

 Euskaldun chacharrak,

 Izenez euskaldunak, izatez zantarrak,

 Amaren kalterako eguiten iñdarrak.

 Biotz euskotarrak,

 Zuron maitetasunen amodio-garrak

 Legortu beiz apur bat Amaren negarrak.

 

 Euskaldun seme danok emen lur onetan

 Maitatu bear doguz... maitatu benetan...

 Denpora danetan

 Euskera ta Elizea, mendi ta errietan,

 Lur au ichi ta guero... Asabak goietan,

 Zeru-ateetan,

 Pozik gaguizan artu euron besoetan.

 

 Esango al dauzkue goitik Oihenart andiak,

 Moguel, Elizauburu ta Larremendiak,

 Euzko leñarguiak:

 «Zurok zaree Elizaren semecho onetsiak,

 Zurok Ama Euskeraren seine maitatiak:

 Biotzez guztiak

 Gozotu nai dozuez Amaren urtiak!»

 


inprimatu