inprimatu
Euskaldun gudariak
Izenburua:
Euskaldun gudariak
Sinadura:
Zamarripa Uraga, Paulo (Artatxori, P.Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamarripa Uraga, Pablo

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
4

Euskaldun gudariak

 

de Zamarripa y Uraga, Pablo

 

 Amacho Euskal-erria, nire erri maitea,

 Zer zorion andia zugaz ibiltea!

 Zugaz, Amacho, zugaz pozkidaz betea

 Dabil nire biotzcho euskaldun gaztea!

 

 Zugaz nabil ni sortu nintzanetik gora,

 Urten barik euskaldun lurretik kanpora;

 Ta eztot gora zugan dik alde egin iñora,

 Ezpada Zerura, Ama, Asaben albora.

 

 Arache bai pozarren, Jaunak deitutean,

 Joango nintzake, Amacho! Baiña bitartean,

 Eriotzak gorputz au lurpetu-artean,

 Gabilzan biok, gorputz ta arimez, batean.

 

 .......................................

 

 Zure lurretik urrun arkitzen diranak,

 Euskaldunak badira, damu dabe danak

 Zu ichitea, ta miñez semeon ezpanak

 Diñoe: «Non dira, Ama, zure lur laztanak

 

 Non dira zure zelai ta mendi euskaldunak?

 Zure elizacho ta eche margo zuridunak,

 Zure chorien kanta gozo ta legunak?...

 Ostu deustez betiko zure urruntasunak?»

 

 Urrun egozan urrun, Rhingo ibai-ertzean,

 Milla zortzireun eta bostgarren urtean

 Garagarrill-erdian, gudarako ustean

 Lauezpabortz gudan, ta danok batean,

 

 Izanik euskaldunak, urruntasunean

 Solasa eben euskaldun lurraren ganean.

 Ta ikusirk egola au leku urrunean,

 Ai! zer zamiña eukien biotz-barrenean!...

 

 Urrun Auñemendiak ta euskaldun basoak,

 Urrun aitona, ai amona... urrun gurasoak

 Urrun anaiak, urrun atsegin osoak,

 Urrun egozan euron pozkida gozoak.

 

 Baigorriko beztetan pelotan eitea

 Zan aietan bik euken guraizatea,

 Itzemana zutenez, baiña; au suertea!

 Urrun gudari dagoz! gaitz da ara joatea.

 

 Harispe aitzindaria bederen ondoan

 Balego! Arek baimena emon lei; ta ondoan

 Joan legitikez, baiña oraiñ zela joan,

 Arkitzen ezpadabe Harispe inguruan?

 

 Guda ezta asiko baiña, diñoe oraiñ pozik,

 Alamaneri baitu, buruz buruilean beizik

 Anartean badabe gura beste egunik

 Joan ta etorriteko partida an egiñik.

 

 Badoaz, ta osasunez ederto eltzen dira

 Amabost egun barru biak Baigorrira

 Bezta-bezperan chuchen... Beztaren begira

 Larri dagoz, joateko pelota-tokira.

 

 Partida asi da noizbait. Lau pelotariak

 Eurakandute dabez ikusten begiak

 Arrituak ikustez aiñ gorputz zoliak,

 Aiñ beso zantsu ta anka chit ibiltariak

 

 Pelota biribilla oiñ orra ta oiñ ara,

 Ormatik eskura ta eskutik ormara

 Egaz dabil pozarren, eskuen indar

 Laguntzat daroala leku danotara.

 

 Ikuslaren begiak pelota ikustean

 Egaz doala, doaz egaz bere atzean;

 Ta olanche atsegindurik beragaz batea,

 Dabilz pelota bera geratu-artean.

 

 Orainche da azkenengo egaztadaaldia;

 Norentzat izango dan berau pozgarria

 Jakin nairik eidago jende-pillo andia,

 Chaloka ari emoteko atsegin barria.

 

 Gogor dabilz mutillok, iñoizk gogorren,

 Laguna lagunagaz, etsaia etsaiaren

 Kaltez; laurak or dabilz... ta laurak pozaren,

 Etsaiari partida irabaztearren.

 

 Laurak dira pelotan ikaragarriak,

 Gaztiak onak; baiña gure gudariak

 Makaltzen dabez beste bi jokalariak,

 Ta irabazi partida ta chalo ugariak.

 

 Chaloen zaratakaz pozturik, batera

 Gudari biok doaz gudaritaldera,

 Zintzorik gudan bere bear egitera,

 Baigorrin pelotaka eiñ eben antzera.

 

 Lau illabete igaro orduko Austerlitzen

 Bata besten alboan ebilzan gudatzen,

 Ta aurrez aur zeinbat etsai ebezan arkitzen,

 Ainbeste ebezan eurak indarrez zapaltzen.

 

 Zirautsan bitartean batak besteari

 «Naiago neukek, mutill, Baigorrin oiñ ari

 Pelotan, baiña jarrai emengo lanari,

 Urten daigun an legez emen garaitzlari!

 

 .......................................

 

 Amagandik urrun ta etsaien aurrean,

 Zintzorik Erantziaren alde bearrean,

 Ara an euskaldun biok... guda gogorrean,

 Guda bizikentzale sutsu ta aserrean!

 

 Indarra ta adorea baturik benetan

 Ikusi geinkez oraiñ mutillon zanetan,

 Zeintzuek Eriotza zitala, eskuetan

 Arturik, sartzen daben gorputz etsaietan...

 

 O! zeinbat etsai jausi direan lurrera,

 Odolegz gorriturik, alkarren ganera!

 Ta o! zeinbat doazen o! ill-añik jaustera

 Gure gudan euskaldun gogorren ganera!...

 

 Ori bai dala indarra! eta on adorea!

 Uri da etsai gaztiak birrindu-gurea!

 Ikusirik mutillon indar ta ardurea,

 Dazaut Asaba euskaldunzarren ichurea.

 

 Ta eztauke biotzetan mutillok bildurrik

 Ez, ez; beuke bildurra etsaiak bakarrik!

 Euskaldunak, Amacho ikustez, pozturik,

 Egingo Jabe alegin guztia azarturik.

 

 Zer baiña? Non dakuse Amacho urrunean

 Badago? Bai dakuse biotz-barrenean

 Bera omentzeko dauken uste zuzenean,

 Euron biotzak deutsen maitetasunean.

 

 Urruntasunen poza da maitetasuna.

 

 Emen ta emetik urrun, biotz euskalduna,

 

 Edonon maitetuizu Amacho kutuna,

 

 Maite izan barik iñoiz bere urruntasuna.

 


inprimatu