inprimatu
Zaletako andredena Maria
Izenburua:
Zaletako andredena Maria
Sinadura:
Zaletako artzaina
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaletako artzaina

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
655.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zaletako andredena Maria

 

Zaletako artzaina

 

 Errepika>

 

 Orhoit Maria agerturik,

 Zaletan zer den gerthatu;

 Bi haurreri, urrikaldurik,

 Frantziaz dela mintzatu.

 

 1

 

 Zer erran dautzuen mendian,

 Maximin eta Melanie,

 Zuen artzaintzako tokian,

 Jakin nahia nago ni.

 

 2

 

 Biek entzun dugu Maria,

 Entzun nigarrez dagola,

 Eta erran dauku Frantzia

 Jainkoak yoko duela!

 

 3

 

 Bai, Zaletako Birjinari

 Egizue, othoi, zina,

 Bihurtzeko Jainko Jaunari,

 Ohore zor tzaioena.

 

 4

 

 Begira haren Igandeak,

 Izena ontsa erabil,

 Eta besta egun sainduak;

 Orduan Elizarat bil.

 

 5

 

 Ihurtzuri eta chimichta

 Ondikotz! yasan beharko!

 Asarre da zeruko Aita

 Prest gizona erhausteko!

 

 6

 

 Othoitzekotzat eman dio

 Yaunak Igande eguna;

 Bainan harek erran baitio;

 Ez, ez dut utziko lana!

 

 7

 

 Mihi gaichto hori nongoa?

 Yainkoaz mintzo da gaizki!

 Mespresio, blasfemioa,

 Paga detzazke garrazki!

 

 8

 

 Entzun orduko, Aingeruak

 Oihuka hasi: Hil bedi!

 Manatu diote Mariak:

 Ichilik ditezen geldi!

 

 9

 

 Gero Semearen oinetan,

 Ahuspez erortzen Ama!

 Jesus Jauna hunek betbetan,

 Pazegatzerat derama!

 

 10

 

 Semeak erraiten amari;

 Gizona da nahi Jainko!

 Bihotzez josia lurrari,

 Handik ni mehatchatzeko!

 

 11

 

 Urhea du bere Jainkoa!

 Jainko pagano bezala!

 Haurreri etsemplu gaichtoa

 Emaiten diote hola!

 

 12

 

 O Jesus, amak ihardesten

 Frantziari barkha zozu!

 Hainitzek ez dute onhesten

 Bertze Yainkorik baizen zu!

 


inprimatu