inprimatu
Jaun aphez berria, agur!
Izenburua:
Jaun aphez berria, agur!
Sinadura:
Zaldun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaldun

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1699.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaun aphez berria,agur!.

 

Zaldun.

 

 1

 

 Ohore hiri, Eskual-Herrian, Hazparne herri ederra!

 Haiz loretegi aberatsena, lurra ez daduk alferra:

 Horra distirant, alhor-nausian, oi aphez-lore leherra,

 Nola espanti hoitara zadin lore brioleta lerra!

 

 2

 

 Bethiko hire orhari onen ondotik ertor dukana,

 Ehaiza orhoit, daigun urrian hogoi urthe, duk ukhana.

 Arrai, zoin ezti, lano, hain ichil ... zer miresgarriko lana

 Ez du obratu, errotik baitu " mirandus " baten izana!

 

 3

 

 Jaun hori gidari aPhez-loreak zaizku bethi emendatu,

 Azkenik biga, hein bat lorios, bertzeri dira juntatu.

 Denen usain on paregabea delakotz urrun hedatu,

 Hemen Iurreko parabisua daukute zinez moldatu!

 

 4

 

 Baten izena, Pierre Charritton, guzier bihotzetarik

 Zerauku heldu ezpainetara, eta zoin alegerarik;

 Bigarrena da Etienne Luro, Celhaitar erne hetarik,

 Ez bide duke orai erraiten leheneko " kukullarik ".

 

 5

 

 Gure herritar aPhez egina, beraz ordain Kristorena.

 Egun hauietan familiaren alegrantzia zarena,

 Lassus-tegiko seme maitea, zuri agur hoberena!

 Elgarren goza zaiztela luzaz!... horra othoitz ororena.

 

 6

 

 Ait'ama onek haur biphilekin — nor ez da horri ohartzen?

 Baratze nasai baliosenak dituzte ongi aphaintzen;

 Zu bertzelako, baratze batek baitzaitu, Jauna, guaitatzen,

 Salbatzaileak lagunt zaitzala uzta ederren altchatzen.

 

 7

 

 Zu langile on baino hobea bilhakatzeko Erroman,

 Zeruak zaitu argi guzien ithurbururat ereman.

 Jakitaterik goren-gorena han baititake hatzeman,

 Erromanoek argi handiak ditzazkete dener eman.

 

 8

 

 Oren oneko zirade heldu segur apheztasunerat,

 Zure arreba doanaz geroz lagun on baten hartzerat.

 Zer ikhusgarri hunkigarria: arrebari aintztnerat

 Heldu anaia, bihotz guziaz haren benedikatzerat.

 

 9

 

 Orai eskainiz Jondoni Petri aphez berriari lagun,

 Galdatuz ditzon Patroinak egin bideak ahalaz legun,

 Altcha basoak, alegeraki, phesta eder huntan egun.

 Jaun maitearen osagarrirat guziek trinka dezagun!

 

 


inprimatu