inprimatu
Euskara
Izenburua:
Euskara
Sinadura:
Zaldubi, [Gesalaga, Jose Antonio ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gesalaga, Jose Antonio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
801.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskara

 

Zaldubi

 

 Udara joanda denok lanera

 berriro itzuli gara,

 beraz nengoen asperturikan

 beti entzuten erdera,

 ez nekien non arkitzen nintzen

 ta non ote zen euskara;

 atzerritarrak beti nagusi

 begira Donostiara!

 

 Gure hizkuntza bazterturikan

 eta nagusi bestea,

 bainan ez pentsa erdera denik

 gurea baino hobea,

 gure hizkuntza geurea data

 inoren lotsik gabea,

 ez zen horrela egongo, balitz

 erdera bezain maitea.

 

 Etsaiak daude ezarri nahiaz

 erdera aspalditikan

 beren asmoak ia lorturik

 zenbaiti nahasturikan:

 "Begiratzeko Europara

 hizkuntzak ikasirikan".

 Euskarak ez du hola izanen

 ofizialtasunikan.

 

 Era honetan mintzatzen dira

 eta, etsaia da alai,

 Euskal Herrian ofizialki

 euskararik ez dute nahi;

 artzai gaiztoak diren lekuan

 otsoa da maiz lasai,

 bainan herriak oihukatzen du:

 "nik euskaraki bai ta bai".

 

 Erdara dugu sasi hizkuntza

 bortxakeriz ezarria,

 euskara behingoz desegin nahi

 duen errota harria,

 naizta oraindik euskarak ukan

 bere egoera larria

 ez da itzaliko herriak duen

 euskararen egarria.

 

 Gure euskara zapaldu eta,

 egin nahi dute grina,

 bainan euskarak gure herrian

 adinez badu adina;

 eskatzen dugu izan dadila

 denean erdera haina,

 naizta etsaiak desegin nahi

 gure herrian arima.

 

 Euskal eskolak hastera doaz

 Euskal Herrian barrena,

 ez dakienak euskaldunduaz

 ikas dezala lehena

 eta euskaldun diren guztiak

 alfabetatu hurrena;

 Euskal Herrian izan behar du

 euskara nagusiena.

 

 Euskara zaharra esnatu hadi

 eta ireki begiak,

 idatzi hitzak liburu eta

 euskaraz aldizkariak,

 eta jendeak hitzegitean

 utzi ditzala nagiak,

 Euskal Herriko hizkuntza data

 mintza dezala herriak.

 

 Egunkariak izan ohi dira

 eguneroko jardunak,

 beren lanetan uzten gaituzte

 bazterturik euskaldunak,

 euskal txostenak bila arita

 pasa ditut maiz egunak,

 kunplitzegatik hondarrak dira

 agertzen dizkigutenak.

 

 Arrazoirikan ba ote duten

 inoiz galde egitean

 hoiek diote "ez da rentable

 ta nola ari kaltean".

 Ez dut sinesten euskara maite

 dutela hoik esatean,

 euskararekin ez da jolasten

 beraz maite izatean.

 


inprimatu