inprimatu
Gure anaiak etxera
Izenburua:
Gure anaiak etxera
Sinadura:
Zaldibi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaldibi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
821.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure anaiak etxera

 

Zaldibi

 

 Une honetan Euskal Herriak

 beste itzal bat daduka

 indar zentralak badu ahalmena

 ezin genezake uka,

 denok dakigu zenbat urtetan

 ari zaigun zapalduka,

 egoera hau bukatutzea

 nahigatik ezin buka.

 

 Parisek eta Madrilek berak

 herri hau lotu nahi eta

 bidaltzen dute «pake zale» hoik

 zeharo harmaz beteta,

 jolastu nahirik Euskal Herria

 izanaz marioneta,

 bainan ez dute hori lortuko

 hemen baldin bada E.T.A.

 

 Beren jokoa betetze arren

 agiten digute kalte,

 horren faltsoak nola baitiran

 ez gara harritu bate,

 giza legeak baztertu eta

 berenak bakarrik bate,

 Paris-Madrilek esku emanaz

 gure aurka ekin dute.

 

 Ifarraldeko gure anaiak

 daude momentu larrian,

 beren etxea ta lana ere

 orain utzi beharrian

 Euskal Herritik atzerriratu

 ta jarri leku berrian,

 euskaldun izan ta galerazi

 bizitzen Euskal Herrian.

 

 Oreja dela eratu dute

 zapaltzailearen festa,

 egin dutena espiikatzeko

 inon arrazoirik ezta,

 esango dugu zapaltzailea

 dala beti terrorista,

 demokrazia mingainez eta

 jokaera hau fazista.

 

 Atzerriratu eta han deuda

 Frantziko ekialdian,

 beste batzuek gartzelan greban

 gosez hiltzeko zorian,

 etxetik urrun beharturikan

 eta penaz familian,

 gure anaiak honela daude

 Alpesen eta Sorian.

 

 Jaiotzen denak bizi behar eta

 bere lurra maitatzen du,

 injustiziak ikusi eta

 nahi ditu hoik zuzendu,

 nahiz eta hola agintariak

 oso aserre egondu;

 gero kanpotik etorri eta

 Euskal Herritik bialdu.

 

 Herriagatik len egin eta

 esker onikan ez dute,

 batzuk gartzelan, besteak urrun

 urteak pasa dituzte,

 bainan hala ere etorriko da

 askatasuna nik uste,

 horretarako lenbailen denok

 etxerei etor zaitezte.

 


inprimatu