inprimatu
Neure amaren eresia
Izenburua:
Neure amaren eresia
Sinadura:
Zaitegi Plazaola, Joakin (Udalaizpe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-1
Orrialdea:
91-92

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Neure amaren eresia

 

Zaitegi, Yokin

 

 Neure ezpanetatik gaur jausten yatazan

 Itz-neurtu lerruok "Kresala" ta "Garo"

 Usain pozkariyak dariyotsezala

 Geure Amaganuntz joan doiaz.

 

 Geure Erri ondoko itxaso zabalian

 Arantzan diardun arrantzaliaren

 Onduan egiņak-edo, "garo" biltzen

 Diardun onduan, dirudie.

 

 Ala ta guztiz be, lilien usaya

 Baņo goxuauak ixango yatzukez,

 Miren maite ori, oneitxeik dira-ta

 Zeure euzko aintzik bikaņenak.

 

 Zutzaz gomutau-ta gogoratzen yataz

 Neure jayoteriko mendi maitiak;

 Antxe Aloņa'ko mendi gurgarriyan

 "Arantzatzu" mardul bar zutik dau.

 

 Arantzatzu eder gelgari onetxek

 Udabarriyari agur eta agur

 Eiten eutson eta iņontz deunaren bidez

 Bera bein batian lilitu zan.

 

 Miren, zeiņ ederra geure Arantzatzu

 Ganian agertu zintzazan, lilia

 Lez, bertan erne-ta. Ordutik aurrera

 Arantzatzu beti lilitsu dau.

 

 Txoritxua legez egazka zoyazen

 Neure gogo ori, Arantzatzu ortan

 Ezarri-ta, matxo bigun, ma kutun bat

 Emon-ta orri bat beinizat, arren!

 

 Zeure abotxuan ekarri eidazu

 Neure biotz au erestian bizkortu

 Eta argitzeko. Ointxe argi onek

 Beste argitxo bat gogora daust.

 

 Ara zelan gogo au argitu dozun!

 Geure Erri-aldeko ozkarbi urdixkan

 Beste izar oro gainditzen dauz batek;

 Geure Eriya mendi tartian dau.

 

 Mendi txokuetan, itxaso ertzian

 Umia altzuan lez dau geure Erriya;

 Ortzi zabalian, ortzi ixilian

 Izar gentzatzu bat diz-diz eiten.

 

 Goibel-ilunbetan be ikaraka, diz-diz

 Geure Erri ganian; beti bere argi

 Ixil gentzatzuaz izpi zilartsuak

 Magal-magalera ixuritzen.

 

 Geure Erri ganian,izar ederrena,

 Amesetan legez, begitxo kutunaz

 Berari begira! Goiko Jaun on-onak

 Bai, opatu euskun emaitza da.

 

 Begoņa'ko Ama, Zeuk ta beste inok ez

 Geure ortzi goyan argi eiten dozu;

 Zeu geure izarrik ederrena zara

 Ta zeure maitia geure Euzkadi.

 

 Euzkotarrentzako maitiena zaran

 Ama, oin lez, beti geure ozkarbian

 Argi diz-diz eizu, ta Aloņa'ko mendiko

 Arantzatzu a be lilitu-zu.

 

 Ala geure Erriyak, txikiņa izan arren,

 Iņori be ez dautso bildurrik eukiko;

 Zeu, geure Ama, oi! bere galtzoriyan

 Zaintzalia ixango zaralako.

 


inprimatu