inprimatu
Legezko buztanak
Izenburua:
Legezko buztanak
Sinadura:
Aņegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aņegi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
813.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Legezko buztanak

 

Aņegi

 

 Gaur izan dut otua

 gizon askori lotua,

 zein erreskeriaz hartzen dugun

 holako tratua;

 gazteen artean sartua,

 neskeen aurka ausartua,

 bortxakeria zaigu Zarautzen

 orain gertatua.

 

 Gau illunaren usaiez,

 Hoben gabeko lasaiez,

 neskatxa bat zen etxera garaiz

 agertzeko nahiez,

 bihotzak zioela baietz,

 hankak arinduaz gaiez,

 uste gabe inguratua zen

 lau gau-etsaiez.

 

 Etsaiak ziren mutillak,

 ez beharretan abillak,

 zer botxaturik dagoenean

 otzan eta ixillak.

 Ixildu ziren ezkillak

 neskaren eziņak hillak,

 ze indar egin behar izan zuen

 gure neskatillak!

 

 Eraso zioten kolpera

 lau mutil hoiek batera,

 beren nahi hutsa: neskatill

 hura bertan bortxatzea,

 animalien antzera

 aurrera eta atzera,

 han izan zuten indarkeria

 aitortzeko aukera.

 

 Bortxatuaren ahotsak,

 Herio deihadar hotsak,

 ezin izutu zituen gainean,

 zeduzkan arrotzak,

 lau ziren buztan zorrotzak,

 horbanduan barne lotsak,

 gizonik nekez maite lezake

 neskonen bihotzak.

 

 Ez da arazo berria,

 nahiz bai lotsagarria,

 neskaren ezintasunez ase

 nahi bere ezarria,

 hura hestuasun larria!

 kulparik gabe ezarria,

 buztandun zoro batzuren bide

 betiko elbarria.

 

 Gaur dugun gizalegeak,

 "sekula baino hobeak",

 gizonari babesten dizkio

 hortara bideak,

 hizketan oso trebeak,

 beti zigorrik gabeak,

 guk, geure legez, izan nahi dugu

 neskeen jabeak.

 

 Lizunkeria da griņa

 ankerkerian berdiņa,

 zenbait kirtenek bortxatu gabe

 asetu eziņa,

 arron nahikeria zikiņa

 beti emeren samiņa,

 baiņan... ez, noski, gizartea balitz

 emeek egina.

 

 Emakumeen alorra,

 onargaiztasun lehorra

 jaiotze hutsez jaso duzue

 borroka gogorra.

 Merezi dute zigorra,

 guk ikas dezagun, horra,

 nola ordaindu behar izaten den

 eginiko zorra.

 

 Lau getariar zuzenak,

 sasiekintzez luzenak,

 neskaz beren buztana zorroztu

 nahi izan zutenak,

 haien hitz goxo, ozenak

 dira ifernuko haizerenak,

 jakiņak ez balira, esango

 nituzke izenak.

 


inprimatu