Aurtengo Santo Tomasetan
Zabaleta, Pello
1
San Tomas-etan Donostiyara
iņoiz juaten bagera,
ostera bueltan nola etorri
ondo kontuak atera,
ango fiestak engaņatuta
asko zabartutzen gera,
jakiņa dago ordu txarrian
iritxi bear etxera.
2
Ango feriyen alaitasuna
eta jendian ibilliya,
beti izandu da Donostiyako
egun bat zoragarriya,
kale ixkiņan jartzen dituzte
txorixua eta ogiya,
joaten danari kentzen dizkate
gosia eta egarriya.
3
Esan bear det bi lagunari
aurten gertatu zayena,
neriak zerbait badira baņo
aundiyago da oyena,
Donosti ortan igaro dute
San Tomas egun geyena,
gero etxera etorritzeko
biyak sartu dira trena.
4
Donostiyatik Errenterira
etorritzeko idian,
ezer okerrik gertatutzerik.
etzuten uste bidian,
kezka aundirik etzeukaten ta
lo artu dute trenian,
kulluxka ederrak egin dituzte
Irun'ara bitartian.
5
Uste gabian juan dirade
Donostiyatik Irun'a,
batek bestai esaten ziyen:
-auda marka egin deguna
urrengo urtian bizi bagera
gogoratuko zaiguna,
Abenduaren ogeita bata
Santo Tomasen eguna.
6
Orra Irun-dik Errenterira
berriz iritxi bearra,
oņezko bide luzia eta
gaņera egualdi txarra,
automobillan etorritzeko
billatu dute txoferra,
pezta batzuek juan zaizkate
erremediatzen okerra.
7
Adiskide batek neri esan dit
nedonek ez det ikusi,
Donosti ortan ez diradela
ibilli oso itxusi,
batek eskuan guardasola ta
bestia guante ta guzi
desio diyet osasunakin
luzaroan ondo bizi
8
Orain artian ez gera izan
alkarren azeriyak,
beragatikan zelebrekeriz
epiņi ditut bertsuak,
danak ez dira konturatuko
jakiņagatik batzuak,
nik ere eman izandu ditut
klase ortako pausuak.