inprimatu
Martxoak Gasteizen hiru
Izenburua:
Martxoak Gasteizen hiru
Sinadura:
Zabaleta, Patxi (Gorka Trintxerpe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Patxi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
686.zk.
Orrialdea:
15

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Martxoak Gasteizen hiru

 

Trintxerpe, Gorka

 

 Inzentsu usainak kresala iduri

 malkoen egaletan...

 erramuari ostorik ez zaio erortzen

 oroitzapen koroietan!

 

 Gorrotoaren oinazeak soinetan ikara

 jende pobreak

 -langileriak-

 jan dezan saltzen du lana

 biz dadin saltzen du lana

 ...edo erosten diote

 erosten diotela esaten diote

 -berek nahi duten salneurrian-

 eta ematen diotela horren truke

 biz dadin...

 eskubiderik ez balu bezela

 eta begirada gogorrak

 -horra porrak-

 gorroto gorriaren begi odolduak

 horra gure hilek

 -eta fusilak-

 nork aukeratu zintuzten bizien artetik?

 zein izan ote zen zuen adurra?

 Baina hau ez da agurra!

 hastapena baizik

 eta eleiz barruko kehean

 iznentsurik gabeko azken arnasak

 idatzi digute hitza

 -iraultza-

 beti berritzen den ihizean.

 

 Etzin zarete

 zutik! jar gaitezen

 eta lo bezela ipini

 erna dadin herria

 langileriak

 ez ditu ahazten bere martiriak

 eta soinak zurubi dira

 zurubi helburu bakarrera

 zurubi etengabeko iraultzara!

 

 Gasteizko martxoko hiruan

 beste edozein zitekeen bezela

 odoletan bizi ixuririk

 hobiratu zintuzten

 langileriaren bihotzean

 lur hotzean

 eta Euskal Herriak erramua

 aldatu du Gasteizko martsoan

 martxoko hiruan

 eta iznentsurik gabeko azken arnasak

 eleiz ilun bateko hormetan

 musika idatzi du

 malkoen koroietan

 


inprimatu