inprimatu
Ume-zurtza eskalia
Izenburua:
Ume-zurtza eskalia
Sinadura:
Zabaleta, Juan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Juan

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
16

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ume-zurtza eskalia

 

Zabaleta, Juan

 

 1

 

 Amarren bat urte zan

 arren edadia,

 gaņera errukarriya

 guraso gabia,

 lagun zayozu arren

 guziyon jabia,

 galdu ez dediņ ume

 zurtza eskalia.

 

 2

 

 Mutill koxkor txiki bat

 lengo egun batez,

 oņuts gorririk eta

 eske atez atez,

 inguratuta asi

 nitzanian galdez,

 zer zebillen: t'erantzun...

 ziran ark negarrez:

 

 3

 

 -Aita ta ama illak...

 ezdet seniderik...,

 bakarrik gelditu naiz

 munduan gazterik,

 erdi gosiak nabill

 dana algaldurik,

 zer egin nezake nik...

 eskatu besterik?

 

 4

 

 Ori entzun nuabanian

 nere biyotzak dar-dar.

 esanez maiteago

 bear degu azkar,

 gure anaitasuna

 gauza onek dakar,

 guazen-mazu emendik

 nere etxera azkar.

 

 5

 

 Eraman nuan eta

 epiņi mayian,

 pozikan eman niyon

 alnuen gayian,

 oriyek danak orla

 egin garayian,

 eskerrak eman dizkit

 zoratu nayian.

 

 6

 

 Begiratu alaitsu

 xamur xamur utsa,

 ala diyo: Ąni!... nola

 sartu naiz onuntza?

 zeņen gozoa den Ąai!...

 Jaunaren laguntza

 galtzen utziko ote nau

 onlako ume zurtza?

 

 7

 

 -Ez gaztetxo maitia,

 ez beldurrik izan...

 maiz otoitz egitera

 sar zaitez elizan,

 egon gabetandikan

 geroko pezkizan,

 Jesus'e mundu ontan

 orla ibilli-zan.

 

 8

 

 Oraiņ azkenik agur...

 maitasun betian,

 oitura onetan zintzo

 jarraitu gaitian,

 mundu onetan ilda

 bestera joatian,

 San Pedrok sar-gaitzala

 zeruko atian.

 


inprimatu