Gabon-kantak
Zabaleta, Juan
1
Bedeinkatua alabatua da Aldareko
Sakramentu Santua,
Beraren onzan kantatutzeko
artua nago asmua,
koplatxu oyek aditu bitza,
nagusi on jaun prestua.
Komeni ezpada esan zaiguzu
litzake gure gustua.
2
Memoriya arren argi zadazu
zeru ta lurren jabia,
empleatzea nua ark eman
dako abillidadia.
Biba etxe ontan bizidan jende
prestuba eta noblia,
nagusi jaunak kantatutzeko...
emandu libertadia.
3
Biba etxe ontan oraiņ bizidah
nagusi jaun serbitzala,
ondo dakigu limosnatako
oso leyala zerala;
eta ondorengo famili dana
izan biardu iguala;
gure Jainkuak urte askuan
ondo konserba ditzala.
4
Biba etxe ontako etxeko andre
prestua eta argiya,
desio diyot urte askoko
osasuna ta biziya;
kostunbre zarra galdu eztediņ
da egundaņoko guztiya,
gure Jainkuak pagatukoyo
obra onoriyen sariya.
5
Legiarekin Eguarri jayen
bezpera kunpli dezagun
nere lagunak "Dios te salbe",
garbuarekin erantzun.
Danak
Dios te salbe, ongi etorri
jainkuak-gabon diela,
legiarekiņ kunpli dezagun
Eguarri jayen bezpera.
2
Biba etxe-ontako galai gaztiak
nobliak eta bikaņak,
Euskal-erriko basarri mutill
egoki eta liraņak.
Dios te salbe.....
3
Ama euskeraren seme maitiak
leyalak eta azkarrak,
zintzo guardatu itzagun danok
antziņako oitura zarrak.
Dios, te salbe...
4
Biba etxe-ontako dama gaztiak
edo maitetxo kutunak,
izarrak beziņ disdizariyak
alayak eta txukunak.
Dios te salbe
5
Apirilleko lore goiztarrak
apaņak eta berdiņak,
edertasurez iņon parerik,
ez daukaten imajiņak.
Dios te salbe...