inprimatu
Zorionak, Amuritza
Izenburua:
Zorionak, Amuritza
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
861.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zorionak, Amuritza

 

Zabala, Xanti

 

 Agur txapeldun berri,

 lagun Amuritza.

 Inoiz bada gaur nahi dut,

 egin xamur hitza.

 Lerden indartu zaren,

 basoko urritza.

 Zuk gainezkatzen duzu,

 bertsoen neurritza.

 Ardo gozo biurtuz,

 sarritan ur pitza.

 

 Zer esango ote dut,

 nihork ez dakinik.

 «Zerbait» berezi duzu,

 zer den ez dakit nik.

 Bertsoak egiteko,

 balego makinik.

 Ez dut uste nik baina,

 hor nonbait eginik.

 Zurea beharko du,

 nork egin berdinik.

 

 Urteak izan arren,

 hamabi hil ero.

 Gizon handirik ez da,

 jaiotzen hilero.

 Dezakenik jendea,

 ingurun bil bero.

 Zuk hori lortu duzu,

 aspalditik gero!

 Bilakaturik zaude,

 bertso injeniero.

 

 Nor sartu zure mundu,

 pare gabekora.

 Bihotza igotzen da,

 arimaruntz gora.

 Zuk jauzten duzu hainbat,

 arantza ta lora.

 ­Oh zure hitz jokoak,

 zenbat metafora!!

 Kontuz ibili zaite,

 ez gaitzazun zora.

 

 Zure bertsoek dute,

 hezur eta mami.

 Ez dira bihurtuko,

 bere hala «momi».

 Antzinako munduan,

 dantzan zenbait lami.

 Kapaz zara jartzeko,

 ikusiaz premi.

 Denbora berritako,

 bigarrengo «kixmi».

 

 Gogoraziko dizut,

 unen bat garratza.

 Eguzkian ondoren,

 bai dator arratsa.

 Gogor egin zaiozun,

 sakonki har hatsa.

 Kartzelan erne ahal zen,

 frutuzko baratza?

 Hori horrela balitz,

 diogun zor latza.

 

 Zerbait galdu behar zen,

 gu ez gindezen gal.

 Artea nola dugun,

 luze eta zabal.

 Arte horrek Zamora,

 ez ote du makal?

 Euskal Herritik kanpo,

 triste eta makal.

 Behar bada horrela,

 egin duzu ahal.

 

 Enborrera heldu zen,

 haizkora zitala.

 Abertzale arbolak,

 zu zaitu ezpala.

 Apartatu zinduna,

 sutako bezala.

 Baina ez da legortu,

 ezpalan gesala.

 Mentu berriz berriro,

 indartu dezala.

 

 Urbanizatu duzu,

 garo usai hura.

 Zure bertsoak dira,

 txit literatura.

 Puntuz aberats nola,

 iturritik ura.

 Saltzeko hainbat duzu,

 gainetik kultura.

 Kartzelatik pasa ta,

 menditik mundura.

 

 Zure ohorez ez da,

 lantxo hau gehiegi.

 Saiatuagatikan,

 jartzen zenbait egi.

 Ixurtzen badituzu,

 lan hontan bi begi.

 Azkenean ikusko,

 dituzu eske bi.

 Sutara bota edo,

 txapelan eskegi.

 


inprimatu