inprimatu
Uztapide
Izenburua:
Uztapide
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
980.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


lUztapide

 

Zabala, Xanti

 

 Mila bederatzireun laurogeita hiru,

 Ekainak zortzian gogor jo digu.

 «Uztapide» hil dela albistetu zaigu.

 biotzaren dardarak arima du bildu.

 Txoriak ixildu,

 gogoak amildu,

 trixteziak bil gu.

 Aberriak min du,

 heriotzaz guk berriz ezin agindu. (bis)

 

 ­Oh heriotz zitala lapur pare gabe!,

 itxaso zakartua etzaude bare.

 Gizonen bila zabiltz zara bere jabe,

 nahi duzun dena ezin lortu-zuk alare.

 Gorputzak mirabe,

 zure mende daude,

 ­­Baina adiskide!!

 non da aginpide?

 Manuel duzu hila ez «Uztapide». (bis)

 

 «Etxaun-Urretxindorra» «Xenpelar» azkarra,

 edo eta Fernando «Amezketarra».

 Ez da inoiz itzali piztu zuten garra,

 antzinatikan dator zugana indarra.

 Zeruko izarra,

 lurreko lizarra;

 poeten gitarra,

 bertsoen pitxarra.

 Su gai berri zara «Uztapide» zaharra. (bis)

 

 Ibili zen tokitan ibili zen trinko,

 herriak maitasuna bazion nahiko,

 Bestela hiletara ez zen etorriko,

 etorri zen jendetza behe eta goiko.

 Apez eta «laiko»,

 pare bat hogeiko,

 bertsolari fijo,

 zenbat ote piko?

 Agertuz «Uztapide» ez dela hilko. (bis)

 

 Baratzean dagoen pikuzko arbola,

 hemaitza ugaria hor dariola.

 «Uztapide» honela uste dut dagola,

 ez bai dut ikusitzen bestela inola.

 Amaren odola,

 sabelean nola

 maitasun diola,

 haurraz da axola.

 Berdin elikatuz hitzaren kirola. (bis)

 

 Zakoa bete asmo harturik kolkoan,

 luma bat jarri zuen makil kakoan.

 Idazten hasi behar mutututakoan,

 oroipen aberatsez zankotik zankoan.

 Etorri ta joan,

 jo hemen ta jo han,

 ernai eta loan,

 ametsen zorroan.

 Loratu zen «Lengo egunak gogoan». (bis)

 

 Zugandik ez genuen gutxio espero,

 ahotsez isil baina bihotzez bero.

 Eskribatu dituzu horrenbeste lerro,

 lana agertutzen da fin egin ezkero.

 Landu bi genero,

 prosaz lehenengo,

 bertsoz berriz sendo,

 ifar eta ego.

 Biek egin «Sasoia joan eta gero». (bis)

 

 Zu goraltzeko ez dut aurkitzen hizkirik

 ez dela ere ez dut duda izpirik.

 Egoera honetan nor egon ixilik,

 gogoetak datozkit sortaka zintzilik

 Honta iritxirik,

 ez daukat pitxirik,

 kofrean hertsirik,

 hain baliotsurik.

 Zure liburuetan zauzkat BIZIRIK. (bis)

 


inprimatu