inprimatu
Satrustegi jaunari. Eskutitz irekia bertsoz
Izenburua:
Satrustegi jaunari. Eskutitz irekia bertsoz
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
944.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Satrustegi jaunari. Eskutitz irekia bertsoz

 

Lexo

 

 Bertsoen bidez egin nahi nuke,

 eskutitz honen lantxoa.

 Zintzilik ezin utzi dezaket,

 bota zenigun gantxoa.

 Indigestatu egin zitzaidan,

 hain goxo zen «arrantxoa».

 Mementu batez bihurtu zinen,

 kazike edo jauntxoa.

 

 Asmo onenez hasi zinela,

 sinetsi nahi dut benetan.

 Azpikeria izaten baita,

 beti edo gehienetan.

 Zure pregoia ez al zen aski,

 euskaran hitz legunetan.

 Erdera zuk han inposatzeak,

 utzi ninduen penetan.

 

 Euskal pregoia aski genuen,

 nahiz denak ez konforme.

 Zu berriz gogor erderaz ere,

 bazela zenbait informe.

 Ohiuak eta txistuengatik,

 Zu gazteleran txit firme.

 Agian asmo on ta sendoaz,

 bainan etikaz ziur mehe.

 

 Une horretan hertsi nituen,

 nire begiak beldurti.

 Pentsa nahi nuen amets gaizto bat,

 zetorkidala gezurti.

 ­­Baina bai zera!! ohiu artean,

 zu erderaz gogor zuti.

 Orduan beintzat Del Burgo gandik,

 etzeunden oso urruti.

 

 Zeuk salatu zenuen dena,

 itzuli zen zeure aurka.

 Nola daiteke hain ongi hasi,

 eta hain aldrebes buka.

 Euskarak duen baliopena,

 praktikan zertako uka.

 Zapaltzaileen hizkuntzarekin,

 nola arraio hurruka.

 

 Zure mezua nahi etzuenak,

 libre zuela atea.

 Erderaz hori esan zenuen,

 ­­erderaz Jainko maitea!!,

 Pekatu alda euskal herrian,

 euskaraz hotsegitea?

 Nire iritziz obeago zen,

 gu ez baino zu joatea.

 

 Zu bezalako gizonak nola,

 hartu erabaki hura.

 Ez al zitzaizun deusik axola,

 hura zen hura freskura.

 Hobe zenuke diskurso hori,

 Del Burgoi eman eskura.

 Ta kopia bat Arbeloari,

 deraman parlamentura.

 

 Salatu duzu euskara larri

 dagoela Nafarroan.

 Hori ez zekin asko segurki,

 ez dut uste bazegon han.

 Baztan aldera bildu ginenok,

 hori genuen gogoan.

 Beraz erderaz esan beharrik,

 nire ustez etzegoan.

 

 Jendea ohiuz eta protestaz,

 zu erderaz jo ta kean.

 Nafarroako Oinezko festa,

 hantxe buka zitekean.

 Hizkuntz arrotza sartu zenigun,

 mailukadazko kolpean.

 Berriro ere hola euskarak,

 beharko egon menpean.

 

 Euskara maite dugula eta,

 etsaiari egin joko.

 Patxara ere galdu zenuen,

 zuretzako gu oztopo.

 Denen gainetik zureak behar,

 eta kukurruku hor jo,

 umildadezko gogo jardunak

 ez dira gaizki etorko...

 


inprimatu