inprimatu
Nor lagile
Izenburua:
Nor lagile
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
684-685.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nor lagile

 

Lexo

 

 -1-

 

 Pentsakizunak bertso moldetan,

 albanitza errenditu.

 Nere lantxoak izan dezake,

 agian zerbait meritu.

 Gaurko gizonak ainbat arazo

 konpondu bear baiditu.

 Itzegin bear duan garaian,

 nola ixilik gelditu.

 

 -2-

 

 SERBITZU ON BAT GAUZ EDERRA DA,

 NON NAI IZATEN DELARE.

 Baiña badira leku batzuek,

 berezizkuak alare.

 Ta zenbait gizon ez dut arkitzen,

 erantzukizunan pare.

 Bear ezluken pranko leiatil,

 atzetan jarri ta dare.

 

 -3-

 

 Ta leiatilla diodanean

 berdin diot despatxua.

 Serbitzu etxe askotan sarri,

 dago jende eskastxua.

 Egungo zenbait Irakaslek-e,

 fantasia aunditxua.

 Errukarria nola baiteko,

 medikuakin gaixua...

 

 -4-

 

 Era onetan jarrai ezkero,

 kritika leike aunditu.

 Baiña kritika tentazioa,

 nolabait nai dut gainditu.

 Garizumare etorri da ta,

 bear da biotz garbitu

 Lengo praileen eran nai nuke

 nik jendea konbertitu

 

 -5-

 

 Mediku jauna zu nola zeran,

 erriaren osasuna,

 Erri orren gaiñ oiñarriturik,

 dago zure ondasuna.

 Bera serbitzen alegintzea

 da egin bear duzuna.

 Langillearen LANGILLE zera,

 orra or eginkizuna.

 

 -6-

 

 Intelektual goi gaillurrera

 bazaude iritxita zu.

 Erriarekin erantzukizun,

 berezizkoa daukazu,

 Jakindurien iturri garden;

 ederraren zai gauzkazu,

 Erriarekin elkar lanean,

 LANGILLE jokatu zazu.

 

 -7-

 

 Nagusiaren eskubi gisa,

 zauden enpleatu ori.

 Etzaitezela Jainkoagatik,

 serbilismoan erori.

 Ofizinaren babes goxotik,

 ez egin parrik iñori,

 LANGILLE uts bat besterik etzera,

 ez bazarkako gau txori.

 

 -8-

 

 Diputaziun lana egiten,

 duzun funzionarioa.

 Aiuntamentu batean berdin,

 erakutsi belioa.

 Utzi purrustak alde batera,

 goxatu itz jarioa.

 LANGILLE zera eta pentsatu,

 delas gauza serioa.

 

 -9-

 

 Langille sail bat zure mendean,

 daukazun enkargatua.

 Etzazu pentsa gero zaudenik,

 aginteaz kargatua.

 Izango duzu barkatzekorik,

 baitare zer barkatua.

 Zeure burua LANGILLETZAT jo,

 ez maillaz apartatua.

 

 -10-

 

 Ikastolako irakaslea,

 aurraren giza ontzia.

 Sarri erriaz baliaturik,

 baiña erriaz antzia.

 Profeten antzo profetekeriz,

 "lider" erara jantzia.

 Galdetzen dizut ñon uzten duzun,

 LANGILLE kontzientzia.

 

 -11-

 

 Ofizinista, dendari, apaiz,

 edo ta bizar moztaille.

 Kazetaria, abogadua,

 ta erlojo konpontzaille

 Telefonista, praktikantea,

 baita zerga kobratzaille.

 Langille zera ez beste ezer

 biurtu zaitez LANGILLE.

 

 -12-

 

 Aunditasunak utzi ditzagun,

 jarriaz txikien pare,

 Ez gaitezela iñoiz gertatu,

 LANGILLE librean sare,

 Indar geiegi ez da izango,

 guztiok elkartutare.

 SERBITZU ON BAT GAUZA EDERRA DA,

 NON NAI IZATEN DELARE.

 


inprimatu