inprimatu
Milla betzireun irurogei ta
Izenburua:
Milla betzireun irurogei ta
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
215.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Milla beatzireun irurogei ta

 

Zabala, Xanti (Lexo)

 

 -1-

 

 Milla betzireun irurogei ta

 zazpigarrengo urtean,

 Ilbeltzak ditu ogeitazortzi,

 nago taberna batean.

 Ogeitabederatzia ere

 berdin izan zitekean,

 ezpaziraden amabik joak

 etziraden apartean.

 

 -2-

 

 Antxe nengoan etxe aldera

 abiatzeko alperrez,

 pentsatuz: «Emen atsegin ziok»,

 joaten ere eztek errez.

 Telebistak du berri bat eman;

 Poztekorikan ezer ez,

 eta orra nun jabetzen naizen

 extranjeriko okerrez.

 

 -3-

 

 Berri tamalak illundu nindun,

 norri alaitu biotza?

 Kolpez entzun det mundu guzian

 zabalduko zaigun otsa.

 Illargiaren jabe egin nai

 eta billatu lur otza,

 dexkuido batek ekarri iru

 «astronauten» eriotza.

 

 -4-

 

 Illargiara joan bear zuan

 tresna lurrean da lertu,

 gizonak ustez ondo jarria,

 baña zerbaitxo okertu.

 Iru gizon oik barruan zeuden

 goitara joateko gertu,

 mundutikan, bai, aldendu dira

 naiz Illargin ez agertu.

 

 -5-

 

 O, gizonaren jakinduria

 izanagatik aundia,

 oraindik ere dexkuidotxoak

 errez gertatutzen dia.

 Ta pentsatzen det oraingo ori

 izan dala geiegia,

 diruz bakarra ezta lirtutzen

 zorioneko Illargia.

 

 -6-

 

 Goi orren jabe egin asmotan

 ba-dabizkigu oiuak,

 eta ezetzik eztet esango:

 ba-daude gizon iauak!

 Illargi ori konturatu da,

 jarriaz kondiziuak,

 iru eriotz jasoak ditu

 lenen kontribuzioak.

 

 -7-

 

 Biblian dagon pasadizu bat

 ta au berdin det ikusten,

 aiek zerura torre aundi bat

 egin nai izandu zuten.

 Aundinai ura gure Jainkoak

 orra nola duan austen,

 itzegin eta alkar iñola

 ere ulertzen etzuten.

 

 -8-

 

 Konparazio ori egin det

 auxe pentsatuta, orra,

 aundikeria gaurko munduan

 ain daukagula gogorra.

 Jaungoikoaren naia egiñaz

 al dabil gizon bizkorra

 ezetz gertatu diteke eta

 bialdutzea zigorra.

 

 -9-

 

 Eztakit ondo ote goazen

 aurrera ekin dan bidez,

 lenengo zergak pagatu dira:

 gerokoen berririk ez.

 Goia goi utzi dezagun eta

 ortik azkar egin iges,

 amerikano oien biziak

 azkenengo izan bitez.

 

 -10-

 

 Serbitzurikan eztu egingo,

 baña joko det bandua,

 aurrerapenak enpliatzeko

 ez al da aski mundua?

 Artu dezagun erabaki bat

 trebea eta sendua,

 Illargiari pakean utzi

 ta ba-da zer konpondua!

 


inprimatu