inprimatu
Maiatz erdi aldera
Izenburua:
Maiatz erdi aldera
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
639.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maiatz erdi aldera

 

Lexo

 

 -I-

 

 Maiatz erdi aldera

 banator kantari.

 Gogoetak azalduz,

 jarriaz kanta bi.

 Jaizkibel tontorretik

 bixtan dut Kantabri.

 Irun da Ondarrabi.

 

 -II-

 

 Orra egun ederrez,

 nere ibilketak.

 Txori eta zugaitzak

 zuen berriketak,

 aaztu arazten dizkit

 neguko ilketak.

 Berriro berpizturik

 dabiltz tximeletak.

 

 -III-

 

 Zugaitzak asi dira

 ostoaz jantzitzen.

 Soro ta belardiak

 antzutza utzitzen.

 Kirkillak kirkil soiñuz

 ez dira ixiltzen.

 Erleak lorez lore

 barruak eztitzen.

 

 -IV-

 

 Txoriak goizean goiz

 baditu kantuak,

 elkarri esan naiez

 gaueko kontuak.

 Lore mota guziak,

 koloretakuak,

 eguzkian oorez

 zabaldutakuak.

 

 -V-

 

 Izadiak dituan

 ainbeste ezkutu,

 besarkada batean

 nik ezin estutu.

 Au da udaberria

 zertan egon mutu.

 Kukuakin batera

 jo bear dut kuku.

 

 -VI-

 

 Udaberriz kukua,

 kukuka pozezka;

 nere barruan berriz,

 egundoko kezka,

 gogoetan murgilduz

 bainago gaiñezka.

 Baikor azaldu naita

 biotza ezezka.

 

 -VII-

 

 Aurtxoa erruz doa

 gaur ikastolera.

 Baiña etzait gustatzen

 gure abelera:

 «vasco»en ume geitxo

 bere magalera;

 etxean euskerik ez,

 dena gaztelera.

 

 -VIII-

 

 Ni ez noa iñoren

 aurka gogorrean,

 baiña barruarekin

 nengoan zorrean.

 Orra emen galdera.

 ez dago gordean:

 zenbat denbora oiek

 euskal alorrean?

 

 -IX-

 

 Euskaldunen aurtxoak

 gogoz bear zaitu.

 Etorkizuna ortik

 diteke nabaitu.

 «Vasco»ak ikastola

 modaz artu baitu.

 Burgeskeriak ito

 bear ote gaitu?

 

 -X-

 

 Egun sentian alai,

 gaueko minbera:

 sarritan era ontan

 arkitutzen gera.

 Ona azkenerako

 daukaten galdera:

 zuretzat udaberri

 noiz ote euskera?

 


inprimatu