inprimatu
Lezoko herritik dator notizi
Izenburua:
Lezoko herritik dator notizi
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
846.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lezoko herritik dator notizi

 

Zabala, Xanti

 

 Lezoko herritikan,

 dator notizia.

 Ez dakit aseko dun,

 denen kutizia.

 Bertsoz eman behar dut,

 nire iritzia.

 Euskadin entzun dedin,

 euskal irrintzia.

 

 Horra zer egin duen,

 Lezoko udalak.

 Jator portatu dira,

 bertan kontzejalak.

 Euskal prentsak ditula,

 premia zabalak.

 Ta laguntza eskeini,

 ez dira makalak!

 

 Bada irakaspena,

 beste udalentzat.

 Bidea irekia,

 hortxe dago behintzat.

 Euskal prentsa honela,

 hartutzean aintzat.

 Zer ikasi badela,

 iruditzen zat.

 

 Horrelako berriak,

 jarri nau kontentu.

 Hor agertutzen baita,

 zenbait fundamentu.

 Euskadiko udalek,

 har zazute kontu.

 Euskal prentsa dugula,

 beharrezko puntu.

 

 Momentuko laguntza,

 eskertzekoa da.

 Baina hor ezin leike,

 arazoa laga.

 Irakurleak dira,

 neurriaren galga.

 Irakurlerik gabe,

 nola prensa salba.

 

 Irakurle gaberik,

 ez dago indarrik.

 Nola ez den frutu dun,

 arbola iharrik.

 Argitaratutzea,

 ez baita bakarrik.

 Ez irakurtzezkero,

 ez dugu beharrik.

 

 Beraz irakurleak,

 behar dira hemen.

 Alperrik galdu gabe,

 horrenbeste kemen.

 Euskal kontzientzia,

 har dezagun lenen.

 Bestela euskal prensa,

 izango da erren.

 

 Denok ere badugu,

 esnatu garaia.

 Hau ez da bazterrera,

 utzi leiken gaia.

 Egiz sentitzen bada,

 euskal prensan nahia.

 Udalek hainbat geuk,

 behar dugu saia.

 

 Hizkuntza arazoa,

 dugu hau funtsean.

 Ez dena konponduko,

 bihar iluntzean.

 Bide on bat badago,

 bide gurutzean.

 Bide hori da jardun,

 euskara hutsean.

 

 Berriketak utzita,

 has gaiten lanean.

 Beti egon gaberik,

 lozorro lehenean.

 Prensa salbatuko da,

 azken azkenean.

 Euskararen beharra,

 SENTITZEN denean.

 


inprimatu