inprimatu
Lantz salba dezagun Euskadirentzat euskaldun
Izenburua:
Lantz salba dezagun Euskadirentzat euskaldun
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
731.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lantz salba dezagun euskadirentzat euskaldun

 

Lexo

 

 I

 

 Nafarruako erresumetan,

 karnabalaren aitzekiz.

 Erri ttipi bat bisitatu dut,

 eta triste nago egiz

 Sinetsi ere ez bai diteke,

 ez ikusitzera begiz.

 Euskera antxe arkitu baitut

 txit lotsatua aurpegiz.

 

 II

 

 Iñauteritan fama puska bat,

 daukan txokoa dugu Lantz.

 Nafarruako puxketa dela,

 ezin iñola ere antz.

 Euskera zentzuz galduta dago,

 nik ala eman nion antz.

 Arare nunbait eldu izan da,

 lore sorta ainbat arantz.

 

 III

 

 Bertako senar emazte batzuek,

 jardun zizkidan izketan.

 Nik adi adi entzuten nien,

 jaso naiean kasketan.

 Euskera ona egiten zuten,

 ez iñolako nasketan.

 Baiña sentitzen ez dute eta,

 ark utzi nindun kezketan.

 

 IV

 

 Zioten-gerra ostean emen,

 eragotzi zen euskera.

 Esperantzaren margo dutenek,

 beartu zuten erdera.

 Eta geroztik beste izkuntzik,

 ez da agertu kalera.

 Beraz ortxetik asi zitzaien,

 izkuntz zarraren galera.

 

 V

 

 Ze izkutuko indar maltzurrak,

 egin du or ordea lan.

 Beste lekutan ere gerta zen,

 gerta zitzaietena an.

 Baiña ardura geiago bada,

 zori onez euskeragan.

 Bestela nola semeengana,

 gurasotatik iragan.

 

 VI

 

 Gure aurtxoek ez dute entzun,

 ia euskerik batere.

 Eusko guraso batzuengandik,

 an entzun nuen au ere.

 Utsa litzake senti balira,

 errudun pixka bat bede.

 Baiña errudun nola sentitu,

 ori bai daukate lege.

 

 VII

 

 Pentsa dezagun zenbateraiño,

 ez dadukaten ardurik,

 Senarra elkar erazi zuen,

 emazte batek deiturik.

 Gure autxoek euskeraz entzun,

 eta zeuden arriturik.

 Ume txikiei erakustea,

 nunbait ezin ulerturik.

 

 VIII

 

 Biotz ondora sartu zitzaidan,

 naigabe eta tristura.

 Ikusirikan ango jendeen,

 kezka gabeko oitura.

 Pentsamentu bat etenik gabe,

 datorkit ene burura.

 Errukarria izkuntz ilketa,

 lortu izan duen ura.

 

 IX

 

 Guk euskaldunok pasa bearra,

 dugu ainbat atsekabe.

 Nor egingo da euskal ardura,

 galdu duten oien jabe.

 Izkuntza bada erri bateko,

 ezpiritu edo abe.

 Euskadin ori nola indartu,

 iñortxo beartu gabe.

 

 X

 

 Laborarien erri ttipi au,

 Kasik egin da erdaldun.

 Arri arri da oraindik ere,

 izan ainbat euskaldun.

 Aitonetatik billobetara,

 bandera pasa dezagun.

 Euskal erria eta Lantz biek,

 batera salba ditzagun.

 


inprimatu