inprimatu
Ikurriņa
Izenburua:
Ikurriņa
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
727.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ikurriņa

 

Zabala, Xanti

 

 I

 

 O ikurriņa agurtzen zaitut,

 nere txapela eskuan.

 Izkutaturik nola egondu,

 zeran denbora askuan.

 Iņoiz agurtzen baldin baziņen,

 azkar gorde arrixkuan.

 Baiņa lenengoz ikusi zaitut

 txit toki berezizkuan.

 

 II

 

 Ederra baita zure margoen,

 bizitasun ta dizdira.

 Zuregandikan zabaltzen dena,

 bazkal oste eguzkira.

 Nere bertso ta izki guztiak,

 zu goraltzeko uts dira.

 Zu azpiratzen ainbat saia ta,

 zu etzaituzte azpira.

 

 III

 

 Zure gorrian odol beroa,

 burburka dabil zaiņetan.

 Zure berdean itxaropena,

 berriz gure ezpaiņetan.

 Zure txurien elur garbia,

 mendi zar tontor gaiņetan.

 Zu denan gozo eztitasuna,

 euskal biozdun muiņetan.

 

 IV

 

 Zu ikustean erri etxean,

 plaza zainduaz zintzilik.

 Arriek ere mintzo ditezke,

 gu egotera ixilik.

 orain ez dabil zu erasotzen,

 armadik eta zibilik.

 Zure ospean ez da egongo,

 gogoz jo ez dun ezkilik.

 

 V

 

 Zu lortutzeaz pozikan gaude,

 baiņa ez zu lortze utsez.

 Baizik zurekin batera zuri,

 dagozkizun ainbat gauzez.

 Eskubideen irudi zera,

 zere soillez ia deusez.

 Ola argatik izandu zera,

 ain koroitua gurutzez...

 

 VI

 

 Norbaitsuk uste izanagatik,

 zure garaia joan zala.

 Berriro ere nabaitzen dugu,

 zure babes ta itzala.

 Zu lurperatu zindun indarrak,

 gauz auxe jakin dezala.

 Zeure autsetik piztu zindezke,

 "Tenis" txoria bezala.

 

 VII

 

 Eskubide ta askatasuna,

 zure ondorenez betoz.

 Zu ziņen lenen pausoa eta,

 zuregana pozik gatoz.

 Gure nai eta amets bakarren

 aintzindari zeralakoz,

 Erri arruntak onartu zaitu,

 oiuz goraka ta txaloz.

 

 VIII

 

 Zugatik dena emandakoek,

 ikusko bazinduteke.

 Poza ta pena biek batera,

 sentituko lituzteke.

 Nolabait xamar zu erabiltzen,

 zaituenik baditeke.

 Zuen izenez olakoeri,

 nator zuzentasun eske.

 

 IX

 

 Zu erabili bear zaituzte,

 egundoko maitasunez,

 Ez nola naiko jolasean ta,

 eztare asmo lizunez.

 Ez da euskaldun, ez abertzale,

 exkaxa gizatasunez.

 bear bezala ez dabillena,

 zuganako begirunez.

 

 X

 

 Sentimentuak agertu ditut,

 biotzez zure gorantzan.

 Zu askatua ikusitzean,

 mutu egotea lan zan.

 Erriai txerta bizi berria,

 ez dedin egon zalantzan.

 Len zu bezala saiatu dedin,

 askatasun esperantzan.

 


inprimatu