inprimatu
Euskara ialgi adi plazara... eta kontseilura
Izenburua:
Euskara ialgi adi plazara... eta kontseilura
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
776.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskara ialgi adi plazara... eta kontseilura

 

Zabala, Xanti

 

 Negar gureak eman dit eta,

 bertsoak jartzen hasten naiz.

 Bertsolariak holako erik,

 nola ez duen izan maiz.

 Une honetan oroitzen nago,

 euskal arreba ta anaiz.

 Era berean barrua ere,

 pixka bat lasaitu nahiz.

 

 Euskal kontseilu orrokarraren,

 lehendakari hautatuak.

 Kargudun egin ondoren ditu,

 hitz batzuek hedatuak.

 Madril aldean apenas diren,

 hain haserre geldituak.

 Baina Euskadin ezpatak ditu,

 zenbait biotz zauritak.

 

 Gure euskara lotsatu dute,

 jokera lotsa gabeak.

 Lehendakarian lehen hitz horik,

 ziren guztizko grabeak.

 Seņoras y Seņores bai zion,

 Ramon Rubial trebeak.

 Jakingo nuke non utzi gaitun,

 euskal jaun ta andereak.

 

 Negar malkoak masailean ta,

 biotz barruan tristura.

 Bein behar eta dantzatu gara,

 bestek jotako tristura.

 Gaztelerantzat bidea aske,

 euskarari itxitura.

 Orduantxe bai nik jo nuela,

 extranjerotzat txit hura.

 

 Hara "vasco" bat lehendakaria,

 kontseilu orokorrean.

 Bainan nik diot euskaldunokin,

 jarri zaigula zorrean.

 Lehen pausoak ez ditu eman,

 oso era pizkorrean.

 Erdara aidez erabili du,

 euskara utziz lurrean.

 

 Horra Euskadi zalantzik gabe,

 zu kupigarria zara.

 Horaintxen ere ez dute gutxik,

 egingo far eta algara.

 Ondo pentsatzen jarri ezkero,

 hauxe dezgrazia bada.

 Herri hizkuntzik ez dakiena,

 herri buru-zagi hara.

 

 Euskaldun onak nola ez dira,

 gauz onekin kezkatuko.

 Eta bidezko deritzaiena,

 berentzako askatuko.

 Herri izkuntzik ez dakienak,

 nola gaitu bazkatuko?

 Gure euskara bide hortatik,

 ez da laster askatuko.

 

 Geroari so jarria nago,

 ia erdi dardarrean.

 Lehendakaria ikusiz gero,

 lenengo deihadarrean.

 Euskal Herriai mintzatu zaio,

 gaztelera bakarrean.

 Gure euskara ofizialtzea,

 etzegok leku txarrean!.

 

 Elebitasun zelebrea da,

 guk erabiltzen duguna.

 Euskara sarri baztertu eta,

 erdarai leku biguna.

 Etorkizuna dakust txit beltza,

 norentzat ez da iluna?

 Gaztelerakin paretutzeko,

 noiz helduko da eguna?

 

 Ejenploakin predikatzea,

 diote dala onena.

 Hori pentsa ta nere barrua,

 bai hartzen duela pena.

 Hitz hauetxekin emango diot,

 lantxo honeri azkena,

 Rubial jaunak ejenploakin,

 predikatua du DENA.

 


inprimatu