inprimatu
"Bordari" agur
Izenburua:
"Bordari" agur
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
967.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Bordari" agur

 

Xabala, Xanti

 

 1

 

 Lotsati hutsa naiz eta lotsez,

 nator kantari nire ahotsez.

 Baina nolatan mintzo ninteke,

 lagun minan eriotzez. (Bis)

 Ez nuke jarri nahiko beltz,

 aukeran dut bai edo ez,

 gizona zertan ez gorets.

 Triste aldiak menderatutzen,

 zekien bere umorez.

 Nola ortzadar dizdiratsua,

 laino artean kolorez. (Bis)

 

 2

 

 ­Horra berria hil da Bordari!!,

 gaur eriotza du bixitari.

 Eta badakit ongi etorri,

 egingo zion berari. (Bis)

 Ez derizkiot mirari,

 bizitzan zuen nabari,

 beldurrik heriotzari.

 Ez zion eta han egongo zen,

 noiz helduko jostalari.

 Eta oraingo honetan bihurtu,

 zara bere ostalari. (Bis)

 

 3

 

 Ni ere nengon bixitatzeko,

 egun batean utzi besteko.

 Heriotz zital zu aurreratu,

 ez nuen hori usteko. (Bis)

 Baina nor ni zu hausteko,

 ez zeuden txanda uzteko,

 hola atea ixteko.

 Eta laguna hortxe joan zait,

 asti gabe ikusteko.

 Ona nago ni gaxo bateri,

 itxaropena pizteko. (Bis)

 

 4

 

 Baina zer diot hemen nor da hil,

 ez da egia zauzkat hain hurbil.

 Barkazioa eskatzen dizut,

 buru maku, guztiz umil. (Bis)

 Zure literatura bil,

 zurekin batera ibil,

 ez nadin lurrera amil.

 Zure arima Hondarribiko,

 kaian barrena hor dabil.

 Hegan zabiltza olerki bidez,

 itxas txoria lez habil. (Bis)

 

 5

 

 Maite zenuen Hondarribia,

 maite zenuen euskal Herria.

 Bitan banatuz lur ta itxasoz,

 zure bihotzan erdia. (Bis)

 Gaueko izar argia,

 faltatzean ilargia,

 iturriko ur garbia.

 Maitasunaren predikuetan,

 egin zenuen leher ia.

 Olerkiaren molde zaharrez,

 eginik hizkuntz berria. (Bis)

 

 6

 

 Historiaren zerrendarako,

 nola behar den hainbeste kako.

 Eta zu berriz beti izana,

 propioa hortarako. (Bis)

 Nortasunez osa bapo,

 herriaren onerako,

 lana egin duzulako.

 Herri honetan txertatu zara,

 ez da gutxiotarako.

 Historiaren zati zara ta,

 geldi historiarako. (Bis)

 

 7

 

 Gizon herrikoi ta ez arrotza,

 arantz arteko gure larrosa.

 Bertsolarien lagun zintzoa,

 adiskide aproposa. (Bis)

 Umore fin ta zorrotza,

 arrua biko bihotza,

 zure olerki ta prosa.

 Amodioa dariozula,

 gu lasai gaitezen goza.

 Maiteen bila orain hor zoaz,

 ­­Ai zuk damazun poza!! (Bis)

 

 8

 

 Maite haundi bi Jainkoa eta,

 zure emazte zure puxketa.

 Horiengana aldegin duzu,

 emengo lanak beteta, (Bis).

 Josefateko tronpeta,

 jotzean argi kopeta,

 zelai zahar haundi horreta.

 Bagoaz laister aurkitu nahirik,

 juztiziaren profeta.

 Agur Bordari baserritar ta,

 arrantzaleen poeta, (Bis)

 


inprimatu