inprimatu
Biolazioak
Izenburua:
Biolazioak
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
774.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Biolazioak

 

Lexo

 

 Lehen arazo gutti bai zen,

 azken aldian ugaltzen.

 Berri txar batzuk hasi zaizkigu,

 guregana eltzen.

 Esango dut zuzen zuzen,

 zenbait sentitzen da zezen.

 Bortxakeriak indar hartu du,

 ari da gailentzen.

 

 Horra gaitz herriak indar,

 bat jartzen duela dar dar.

 Berdin bortxatu dira birjinak,

 haurrak eta zahar.

 Bat besteak eme ta ar,

 onez behar dute onhar.

 Animaliek ere ez dute,

 bortxatutzen elgar.

 

 Ez baldin bagabiltz erre,

 berdin kanpo edo barne.

 Gizakiaren basakundera,

 gingoazke firme.

 Errespetuz gabiltz mehe.

 zenbait ez da giza seme.

 Harremenetan ez leike bortxa,

 ez ar ta ez eme.

 

 Aspalditxoan sesoak,

 ditu goraipen osoak.

 Non nahi baditu agertutzeku,

 leku erosoak.

 Eta ondoren goxoak,

 ekarri dita gaxuak.

 Bortxaketa hauk ote "destape"?,

 horren "progresoak".

 

 Irakurriz berri zenbait,

 barrua triste jarri zait.

 Ez dut pentsa nahi alaitu denik,

 baditeken norbait.

 Egarri maltzurrak nunbait,

 ase nahiean nolabit.

 Alaba bortxa omen du aitak,

 haure bada zenbait.

 

 Bizitzako ispiluak,

 badakarzki istiluak.

 Edo gogorki ,jotzen ote du,

 ez jakin mailuak?.

 Entzun giza kaskailuak,

 zeruko erregaluak.

 Dira guretzat emaztekiak,

 ta ez jostailuak.

 

 Ez gaitezen bihur pizti,

 amodiua da ezti,

 Osotasunez gozatu dediń,

 gogo eta guzti.

 Bortxakeriz otoi aski,

 hori baitagu txit gaizki.

 Naturan kontra hastea baita,

 bortxaketa noski.

 


inprimatu