inprimatu
Bihotzeriaren esperantza
Izenburua:
Bihotzeriaren esperantza
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1041.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bihotzeriaren esperantza

 

Zabala, Xanti

 

 1

 

 Bihotza daukat eri ta triste,

 harritzekoa ez da hainbeste.

 Begiak hertsi amets nahiean,

 ta egi latza albiste. (Errepika)

 Denok zahar edo gazte,

 ezkongai senar emazte,

 nork ez mila buruhauste.

 Kontrolpearen kontrolik ezaz,

 kontrolatutzen gaituzte.

 Esperantzaren lehio argiak,

 hormaz estali dituzte. (Err).

 

 2

 

 Lautatik hiru edo erdia,

 lapaitzez bete da belardia.

 Nolatan udan behia mantendu,

 nola neguan ardia? (Erre)

 Auzia ez da garbia,

 beharko da ausardia.

 aurkitutzeko ardia.

 Mendi zaleak egun sentian,

 nola jotzen du Urbia.

 Lortu behar da lapurtu duten,

 eskubideen gurdia. (Err).

 

 3

 

 Gaztelu zaharra hor dago tente.

 nahiz ondatua egon dexente.

 Hainbat guduren testigu mutu,

 nork suntsitu derrepente? (Err).

 Etsaiari beti frente,

 babesturik hainbat jende,

 lan egun jai ta igande.

 Zigortu haute gizarajoa,

 horrela menderik mende.

 Baina inortxok erabat ez hau,

 euki ahal bere mende. (Err).

 

 4

 

 Zelai ertzeen baitan lorea,

 ikus dezagun zein dotorea.

 Itxas arrainak haire egazti,

 naturaren adorea. (Err).

 Izar dirdir kolorea,

 ilargian balorea,

 eguzkiak du berea.

 Herria edo gizona berriz,

 ezin izan da librea.

 Maltzurren giltza faltsoek hertsi,

 dute etxeko bidea. (Err).

 

 5

 

 Aitaren etxe sakratu hori.

 margoz ez gorri eta ez hori.

 Ajatutako hiru kolore,

 baina oinarriak lodi. (Err).

 Bultza ta dadin erori,

 bururatu lau erori,

 beti historiz histori.

 Eta orduan irrintzi batek,

 zabaltzen ditu ego bi.

 Seme leialak defentsarako.

 presta daitezen egoki. (Err).

 

 6

 

 Aitorren hainbat seme txit lerden,

 erakusteko prest beti zer den.

 Ez zaio falta korajerikan,

 badu hartzak aina kemen. (Err).

 Gertatu zen han da lehen,

 berdin orain eta emen,

 gertako da hor ondoren.

 Galduko ditu zango besoak,

 bizia bera ere ken...

 Baina aitaren etxe xaharrak,

 hortxe xutik du iraunen. (Err).

 

 7

 

 Lainope hontan ez dago urdin,

 hainbeste harri hainbeste burdin.

 Behiak muuka ardiak beeeee,

 ta txerriak kurrin kurrin. (Err).

 Txorrotxio eta pin pin,

 ulertuaz elkarrekin,

 abere guztiak berdin.

 Herriak berriz arima gaxo,

 norrek ez du hartutzen min.

 Geure hizkuntza euskara izan,

 ta non nahi ezin hitzegin. (Err).

 

 8

 

 Pake usoa jira ta bira,

 joan nahiz dabil pake tokira.

 Ezin aurkitu hori da beltza,

 edo agian zuri da. (Err).

 Inork ez badu kupida,

 beharko du erretira,

 sendatu gabe herida.

 Trena harturik dijoazela,

 lasai gezurren ferira.

 Askatasun ta demokrazia,

 hitz polit hutsak badira. (Err).

 

 9

 

 Sei adarreko enbor lerdena.

 basoan zutik den ederrena.

 Hainbat alditan erasotua,

 zutik irauten duena. (Err).

 Oraindik badu kemena,

 gainditutzeko kondena,

 ezin ondatu on dena.

 Nola sinetsi laister batean,

 datorkionik azkena?

 Tximist maltzurrak artezitu du,

 hiru zatitan zer pena!! (Err).

 

 10

 

 Denborak zehar luze zein labur,

 atzo hamar gaur hamaika lapur.

 Bihar hamabi izan daitezke,

 edo denak egin agur. (Err).

 Euskaldunik ez da beldur,

 jasan arren hainbat egur,

 buru jabetza du gailur.

 Bein hola harkaitz tontor batean,

 hau ahalko da irakur.

 -Asier eta Amaia gara,

 gure Ama Lur Amaiur-. (Err).

 


inprimatu