inprimatu
Bertsolaria, bertsoa, bertsolaritza
Izenburua:
Bertsolaria, bertsoa, bertsolaritza
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1113.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsolaria, bertsoa, bertsolaritza

 

Zabala, Xanti

 

 Bertso eta bertsolari,

 badabil hainbat komeri,

 azterketa bat burututzea,

 bururatu neri.

 Ez dela erraza hori,

 hori laister da nabari,

 bertso eskainka nator alare,

 gusto duenari.

 

 Jokoa edo solasa,

 ote den elkar jo lasa,

 kirola ere badela eta,

 badabil solasa.

 Neurri errima konpasa,

 literaturazko kaxa,

 hori dena ta gehiago dela

 eman diot traza.

 

 Errima ez errepika,

 erabiliaz metrika,

 lerro artean gauz asko esan,

 hori da teknika.

 Elkar gogotik zirika,

 antzezlarien mimika,

 klasikotasun ederra bezain,

 aberats lirika.

 

 Apaizetatik fraileta,

 edo-nolako saileta,

 bertsolaritza non nahi sartu da,

 zertan jo hileta?

 Gaizki geundeke hil eta,

 helduz holako maileta,

 ritmoa eta edertasunez,

 dirudi baleta.

 

 Irri negarren oreka,

 nator zuri ohoreka,

 bertsolaria hortxe zaude zu,

 ez inon gordeta.

 Nork zaitzake zu ordeka?

 herri xearen poeta...

 triste alaiak sakon arinak,

 hainbeste moeta.

 

 Herrian ahots gardena,

 sarritan su ta gar dena,

 sentimentuzko ispiluaren,

 irudi sormena.

 Gai bazintezke pena,

 litzake azken laurdena,

 gure euskara maitagarrian,

 eutsgarri onena.

 

 Bertsolaria kantari,

 herriaren mezulari,

 pena ta pozak abesten ditun,

 urre txindor hori.

 Negarraren malko lodi,

 irri gozoaren kabi.

 Euskl kronisten ta kazetari,

 denen aintzindari.

 

 Jaiotzezko fruitu fina,

 beraz ikasi ezina?

 bertsoa hala ote den badu,

 askok jakin mina.

 Ikas daiteke bai baina,

 neketan dago ordaina,

 misteriozko misteriorik,

 ez duen sorgina.

 

 Iraganaren testigu,

 zugandik asko dakigu,

 bertsoen bidez histori zenbait,

 kontatu bai zaigu.

 Bertsoa beti bekigu,

 bertsolarien gatibu,

 bertsolaritza emaitz bezala,

 hortik datorkigu.

 

 Su berriaren hauspoa,

 zara bertso tajuzkoa,

 hargatik hainbat maite zaitugu,

 hala dut juzkoa.

 Usain onenen "frankoa",

 goiz aldeko ihintz freskoa,

 nik baietz diot nahi beste milak,

 esan ezezkoa.

 

 Zer burutapen itzela,

 pentsatzen ari nintzela,

 bertsolaria hain gauz haundia,

 izango hintzela!!,

 Margolarien pintzela,

 eskultoreen zintzela,

 Xalbador zena nork ez ote du?,

 egingo zin zela.

 

 Apustu eta burrukak,

 edo jolasen turutak,

 bertsolaritza hainbat gauz da ta,

 hainbat gauzetik at.

 Nik esandakoak puskak,

 direla kezka badaukat,

 Inork gehiago aztertzen badu,

 saritzat ehun dukat.

 


inprimatu