Berriro ere luma artuta
Lexo
-1-
Berriro ere luma artuta
noa bertsoak jartzera
badakit ziur ez nijoala
atsegiņik ekartzera;
baizik jendeai begi aurrean
pekatu bat agertzera,
ea pixka bat erortzen geran
kontzientzia aitzera.
-2-
Urte bete bat igaro da ta
igaro da erregena,
toki batzutan poza utziaz
eta geienetan pena;
egun onek dun engaņua da
oso gauza nabarmena,
aberats eta pobre arteko
aldea geitzen duena.
-3-
Erregearen mitoa dago
ezurretaiņo sartua,
zorigaitzean gureganaiņo
egunen batez sortua;
Jesus aurtxoa beren eskutik
erregaliak artua,
ura egizko zuzentasuna
gaur zearo okertua.
-4-
Gure artean kontu au dago
aldrebestua zearo,
urte berrien asieretan
biurtuz errege aro;
beartsuaren sendi artean
al dan bezela igaro,
dirua errez dabilkitenak
erregaliak oparo.
-5-
Meltxor, Gaxpar ta Baltasarekin
aserre gure Xabier,
ni nola maite naute gutxi ta
ainbat auzoko Asier?
trena, txirringa, zaldi, berebil
milla erregalo eder,
esanagatik dirua dala
errege ainbeste bider.
-6-
Gure alegin danak alperrik
dira aurrakin izanak,
ezin zaizkio sartu burura
aita amaren esanak;
erregeakin txoraturikan
ainbat dira dabiltzanak,
gezurrai kontra ezin egiņik
berriz egiz dabiltzanak.
-7-
Nola esplika Xabierreri
dituelarik lau urte,
zure auzoko laguntxo oiek
engaņatuak dituzte;
errege oiek ezer ekarri
diotenik zuk ez uste,
egiarekin ere badago
emen naiko buru auste.
-8-
Erregaliak al dunak bere
eran ondo leizke baiņa,
opariaren etorrerari
ondo artuaz tamaiņa;
utzi errege oien mitoa
kontuz ibilli mingaiņa,
arren da arren jainkoagatik
umetxorik ez engaiņa.
-9-
Ilusioa bear omen da
asko dira diotenak,
ez dira oiek konturatutzen
darabiltzkiten eztenak;
errez mintzatu ditezke ola
nai aiņa lortu dutenak,
iluzioaz kendu itzatzu
aur beartsuaren penak!
-10-
Ez dakit iņork egingo didan
arazo onetan kaso,
baiņa barruko kezka nal nuan
paperera bertsoz jaso;
nere iritziz oker dagona
zuzentzen bear eraso,
naiz ta aurtxoak bezin umeak.
izan gaur zenbait guraso.