inprimatu
Bai, bai, baina gero...ez?
Izenburua:
Bai, bai, baina gero...ez?
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1182.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bai, bai, baina gero...ez?

 

Zabala, Xanti

 

 1

 

 Nik badut lagun urkoa,

 dirudiena turkoa,

 nahiz den euskaldun 'turboa'.

 Egin dioten 'jugada guztiz,

 iruditzen zait 'puerkoa'.

 Gaitzan aurkako txertoa,

 jo aurrez azken puertoa,

 ni ez banago 'tuertoa'.

 

 2

 

 Aurkeztutako tesisa,

 baztertu diote aisa,

 trapu baten gisa.

 Nork ote dauka Euskal Herriko,

 Unibertsitate giltza.

 Hain lan astun ta bortitza,

 alperrikako balitza,

 hemen zer kristo gabiltza.

 

 3

 

 Bertsolaritza gai hartuz,

 zenbait alditan aspertuz,

 ahal zuen dena aztertuz.

 Tribunalaren aurrean dago,

 tesina ezin aurkeztuz.

 Arduraduna eskertuz,

 ari delako akertuz,

 bere adarrak edertuz.

 

 4

 

 Fito Rodrigez lekuko,

 ez dezake egin uko,

 zail gainditzen hainbat 'truko'.

 Bazekiatek umil bidea,

 ez hadin jarri 'farruko'.

 Zerbaiten hasi orduko,

 'anonimoek' 'verdugo',

 nortsuk diran nork lortuko.

 

 5

 

 Ortziak ez du haritzik,

 ez Espaņiak Parisik,

 hain gutxi mutuak hitzik.

 Euskadi libre baino lehenago,

 nahi du euskalduna baizik.

 Arzalluzek hala 'dixit',

 ez dut konprenitzen fitsik,

 non lur gabeko baratzik.

 

 6

 

 Min eman digun arantza,

 aterako dugu antza,

 nahiz sufri behar 'tardantza'.

 E.T.B.en ere Xabierrekin,

 aita bat legez Ardanza.

 Laisterreko esperantza,

 euskal soinu enparantza,

 Recaldek jo eta guk dantza.

 

 7

 

 Teoriaz elebidun,

 praktikan berriz hain ilun,

 horrelakorikan inun?

 Txano gorritxo paseatutzen,

 horra otsoa non dugun.

 Eskubidetan urrun,

 etsaia bai dugu lagun,

 euskara bizi alargun.

 

 8

 

 Batzuek aurrera bota,

 nor diran ez du inporta,

 baratzan hau lore sorta.

 Agintariak gordetzen dira,

 agian lotsez lur jota.

 Zapaltzailearen bota.

 Ia hautsirik dago ta,

 gora Nafarroko 'jota'.

 

 9

 

 Hamaika asta lapiko,

 bazegok nirekiko,

 kontura hadi mutiko.

 Kaska gogorrak espabilatzen,

 ez al zarete hasiko,

 euskara ez duk graziko,

 aterik ez hun hertsiko,

 'cristianos' egin da Fito.

 

 10

 

 Eginak badik balorea,

 hor egongo duk gerore,

 eduki ezak adore.

 Epe motzera nahiz ezin jaso,

 nahi huen hainbeste lore.

 Ez ezak eman amore,

 jipoitu arren dotore,

 laister haiz eta doktore.

 


inprimatu