inprimatu
Bai bai, baina gero
Izenburua:
Bai bai, baina gero
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
939.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


BAi bai, baina gero

 

Lexo

 

 1

 

 Berriro kritikari behar diot heldu,

 lenez gain motiboak bai zaizkit ugaldu.

 Ez dut zer irabazi agian bai galdu,

 baina kontzientzirik ez dezaket saldu.

 Nire pentsakizunak nahi ditut azaldu.

 

 2

 

 Ez dakit broman hasi edo ta serio,

 haserretzeak ere ote du balio?

 Erdizkako tamaina hartuko banio,

 ez Aralar mendia ez eta Ernio.

 Baina etzegok errez ­­mila demonio!!

 

 3

 

 Bertsolarien txapel «kodiziatuak»,

 berriketa ugari ditu bidetuak.

 Lenengo komeriak dira bukatuak,

 berrogeita hama­ka leian prestatuak.

 SEI bakarrik gertatu dira hautatuak.

 

 4

 

 B- taldeko lagunok zer gertatu da hor,

 ez ahal zerate porta behar bezain jator.

 Lehen faseko festa memorira dator,

 hogeitalau berezi zuek ta gu baikor.

 Baina A-ra hain gutxi pozik ote inor?

 

 5

 

 Hori gertako zenik nork pentsako zuen,

 dozena pasatzea espero genuen.

 Bestela hogeitalau zertan pasa lehen,

 esperantza emanak berek digute ken.

 Engaina gaituztela daukat iduripen.

 

 6

 

 Baina nork ote dauka zarrail horren giltza,

 zuzen eta serio denok al gabiltza.

 Indartu behar dela berriro zuhaitza,

 adar berri gutxi da oraingo emaitza.

 Zaharrekin mahastea ez dut jotzen gaitza.

 

 7

 

 Lehen enbor zaharretik orrenbeste pila,

 bidera erten gara berri gutxin bila.

 Gainezkatu daiteke pazientzi suila,

 berrogeita hamaikatik SEIKOTEA soila.

 etzait iduritutzen joko biribila.

 

 8

 

 Bertsolari eskolak eman du fruturik,

 nahiz orain dagoken norbaite suturik.

 Ez ote para joango elkarri loturik,

 bertsoak ez du behar hain ate esturik.

 B-ko geio behar zen proba A-n sarturik.

 

 9

 

 Ez dakit norri kendu behar zaion larrua,

 Euskaltzaindiai edo den juezen errua.

 Kezkaz beterik daukat beintzat nik barrua,

 bertsolari ta bertso zaleei «porrua».

 Hargatik egiten dut protesta orrua.

 

 10

 

 Zail izango da hausten horrelako marka,

 adots ez dagoenak dezaidala barka.

 Azkoitian jendea hasi zen marmarka,

 txapelketa lotua ezin dugu aska.

 A-ta B-kin hasia bilaka da K-...

 


inprimatu