inprimatu
Zurtz-aroa
Izenburua:
Zurtz-aroa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
59.zk.
Orrialdea:
189-191

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zurtz-aroa

 

 

 Sortzendik latza

 ekaizte beltza

 izan da nere bizitza...

 Maite-miņ otza...

 Ikusmen motza...

 Amai gabeko morrontza...!

 

 Zurtz-aro beltzak ume nintzandik, erkindu niņun goseak.

 Negar-zotin ta karraxi biziz, kiskur zitzaidan esteak.

 

 Ez nuen izan laztan gozorik... Ez nuen izan lagunik...

 Ez goxokirik Gaztaiņ ximelik... Sagar-ximur ta besterik.

 

 Jolasik etzan iņoiz neretzat... Jipoi-zigorkada sarri.

 Eraso danak nere-gain nitun... Betik nintzan errukarri!

 

 Su-epeleko gozamenentan, etzan neretzat tokirik...

 Erdi-jantzian, zikiņaz lodi... Arrazoi txarra besterik...

 

 Zori txarreko ume-zurtz onek, ikusi ditu bereak.

 Gurasoaren gaizki egiņa, ordaindu bait-du semeak...!

 

 Txaidean zear nenbillenean, esaten zidaten neri...

 Saiets-aldera jiraturikan... "Sasi-kumea" dek ori!

 

 Ama... Zorrotzak

 dira neretzat,

 zulatzen nauten arantzak...

 Betiko lotsak...

 Ikusmen otzak...

 Zart iņ-azi dit biotzak...!

 

 Lotsaren lotsaz erritik alde lenengoz egin nuanen.

 Baso illuna lagun nuela ibilli nintzan barrenen.

 

 Zerri talde bat eratu nuen, arretaz lurra azterka.

 Beren tartera kokatu nintzan, ezkurra janaz aldizka.

 

 Gau-illunean aien epelaz, lotaratuaz gozoro...

 Lagun oberik ez nuen izan, jaio nintzandik ezkero...!

 

 Ezpait zekiten gaitzik egiten... Ura poza bizitzeko...!

 Aika jostari... Aikaz lotara... Zerua zan neretzako...?

 

 Zerri-zaiakin topo eginaz, lenbiziko egunean...

 Adiskide bat geiago nuen, geroz baso illunean.

 

 Talo-ezpal bat ekartzen zuen, egun guziko jakitzat...

 Bere erdia errukiturik, gordetzen zidan neretzat...

 

 Ama nerea...!

 Lotsaz betea.

 Nitzaz gogora zaitea...

 Nai det ordea,

 zuk ikustea...

 Zer dan ume-zurtz aztea.

 

 Agian... noizbait min eman dizu, txakur-txiki bat usteak...

 Etzaitu, Ama, iņoiz zulatu... Zeure zati bat galtzeak...?

 

 Nola sinistu Ama dan batek, gorputz beraren zatia...

 Bere okerra estali dezan, utsaren truk ematea...?

 

 Biotza zeken eta gogorra, burua zentzu gabea...

 Zerk aztu-azi dizu nerekin, izanik zure semea...?

 

 Grinak makurtu ziņula bide eman zenidazun arnas...

 Nola ez busti nere mingaņa geroztik bular beroaz...?

 

 Lotsa altzenun, Ama neregaz, edo, gorroto zenidan...

 Zure seme bat... Zure zati bat... Bakar uzteko munduan...?

 

 Zeri begira ibilli ziņan eror-ziņanen lenbizi...?

 Laztan bero bat bederik ere, ez al-nuen nik merezi...?

 

 Ama: Mikatzak

 noski, zuretzat

 erabil ditudan itzak...

 Eramangaitzak

 egiz neretzat...

 Egun illun eta latzak...!

 

 Kendu eziņik bizkar damakit, nere egarri bakarra...

 Neri arnasa eman zidana, ez ezagutu bearra...

 

 Atseden pozik ez det neurekin, au ez dakidan artean.

 Ba-ote dago lurrean iņor, beste bat nere antzean...?

 

 Ama... Etorri zaite nigana... Zertan gelditu lotsati...?

 Apal danari dena barkatzen zure semeak badaki...!

 

 Ez dakit, Ama, bizi zeranik... Illa bai zera agian,..

 Egongo zeran zorioneko, edo, inpernu gurian...

 

 Bakarrik dakit bazala norbait, neri arnasa emana.

 Zure zatia nazun ezkero... Zertan urbil-ez nigana...?

 

 Jainko onari erreguz nago, bizi bazera lurrean...

 Kupi dedilla...! Eta azkenik, artu zaitzala- zeruan!

 

 Gai-naiz, artzeko

 ta barkatzeko...

 Zure seme naizelako...

 Biz-guztirako,

 besarkatzeko...

 Nere Ama zeralako...!

 

 Mundu biribil gezur ontzia, gose egarriz betea...

 Nola biotzak agindutzen dik, eskin-utsakin uztea...?

 

 Amets askoren jabe aiz, baņa, egi-orduan gezurra...

 Irudimena besterik ez dek, ire mami ta ezurra...

 

 Itxu askoren jolastokia, gezurra egi nastuta.

 Txiki diranen azpiratzea, Jainko aundiaz aztuta.

 

 Itxaro diat ireaz beste Gora natxiok begira...

 Zailtasun oek irabazpide... Neretzat detan saria...

 

 Zeruko Ama kupiratsua, izan erruki neretzat...!

 Zurtz-aro ontan bakar nago ta... Artu nazazu semetzat...!

 

 Seme Jaungoiko nekez zaildua, emakidazu laguntza...

 Kemen berriaz jaso dezadan nere gain detan gurutza...!

 

 Dardara otza...

 Ikara letza...

 Argibide daukat biotza...!

 Ikusmen motza...

 Betiko lotsa...

 Au izango zait bizitza...!

 


inprimatu