inprimatu
Zoaz Jel-Batzokira
Izenburua:
Zoaz Jel-Batzokira
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
655.zk.
Orrialdea:
1

Zoaz Jel-Batzokira

 

 Aurtxo bat badet txit zoruna

 txikia baño zentzuduna

 kistartasuna bizi-bizi

 duena azkar ta ondo ikasi.

 

 Biotz txikia bero, bero

 dauka egiñik otoitz naro

 Jesus aurrari arratsean

 eta goizero esnatzean.

 

 Guraso orokar guztiona

 da zabaltzea azi ona

 Jaungoikoaren agindu lez

 bearrekea nai ta nai ez.

 

 Alegiñean naiz aritzen

 zentzua aurrari ugaritzen

 eliz bidetik lendabizi

 zerua dezan irabazi.

 

 Beste biderik etzekian

 baño gaur eusko batzokian

 an ikusi det txit pozgarri

 lenengo aldiz antzezlari.

 

 Bide legun ta egokiak

 dira eliz jel batzokiak

 ta ikasi ditu bi bideak

 Jesus aurraren senideak.

 

 Emen dabil orañ zoratzen

 ikasi duena goratzen

 maiterik bere aberria

 ¡ur garbiaren iturria!

 

 Zoaz umetxo elizara

 zure gogoa betetzera

 antxe dizute erakusten

 Zeru bidea zuzen-zuzen.

 

 Zoaz maite Jel batzokira

 eusko jatorren biltokira

 beste umeak badijoaz

 zoaz zu ere ¡zoaz, zoaz!

 


inprimatu