inprimatu
Zinta zetha gorria
Izenburua:
Zinta zetha gorria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
320.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zinta zetha Gorria.

 

 

 1

 

 Zer mutilla naizena

 Zinta zetha gerrian!

 Aise ene omena

 Hedatu da herrian,

 Nor ethor ene gana,

 Ni balio nauena?

 Zintarekin, nik,

 Ez dut parerik

 Urrun ez hurbil danik.

 

 2

 

 Primu famatuena,

 Jaunztura fin finekin,

 Ekhartzen ez duena

 Zintha zetha berekin.

 Ez zaut gizon gisakoa

 Eskualdun egiazkoa.

 

 3

 

 Non nahi izan dadin

 Ala Bache Nabarren

 Nola ere Laphurdin

 Chuberuan, Amikuzen,

 Eskuaraz mintzo dena

 Bedi izan zinta duna.

 

 4

 

 Galtza istupazkoak,

 Bilbatuak kotoinez,

 Ama gaichuak irunak.

 Thindatuak arrebez,

 Lehen zuzten ekhartzen

 Gerrikoaz edertzen.

 

 5

 

 Loria zaut, loria,

 Aphaitzen naizenean;

 Zetha zinta gorria

 Ematea soinean!

 Egiazki orduan

 Zerbait baniz munduan.

 

 6

 

 Arrosa primaderan

 Zoin den lore ederra

 Idekitzen denean

 Bagohazi hartzera

 Bainan laster da histen

 Hala dugu egiten.

 

 7

 

 Ez azken phertsuari,

 Othoi belzuri egin,

 Zeren baitut zueri

 Zerbait nahi galdegin

 Fagora nezazue

 Beharrer emazue

 Zuen amoina,

 Ongi egina

 Juanen da Jainkoa gana.

 


inprimatu