inprimatu
Zer eta zer (koplak)
Izenburua:
Zer eta zer (koplak)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1399.zk.
Orrialdea:
4

Zer eta zer (koplak)

 

 

 l

 

 Barne bero batean, zangoak suari,

 Nahi zinuthe jakin, zer zen norbait ari.

 Ametsetarik zagon, dena bitchikeri.

 Solas baten gainetik, choro bat iduri.

 

 2

 

 Andre begi makhur bat, hala baitzen sortu,

 Iragan egun batez Elizan da sartu.

 Sorgin zonbait othe den, daukute galdatu,

 Ez baita behar naski, sobera fidatu.

 

 3

 

 Ustez behatzen dion Ama Birjinari,

 San Josep, datchikola, zaio bichtan jarri.

 Nolaz izan ditaken gauza bitchi hori.

 Ez da jenden artan bertzerikageri.

 

 4

 

 Berak gaitu, bertzalde, hortan argituko.

 Nor nahi bazen on da, solas churitzeko;

 Begi kolpez bi gauza betan ikhusteko.

 Bakotchari berea, nausi da hortako.

 

 5

 

 Sar jalgika dabila, zoin dru hitzuntzia,

 Pegarretik bezala, turrustan untzia.

 Bil bezenbat barria, deus ez ahantzia.

 Azkenekotz ase du karrika guzia.

 

 6

 

 Alabainan ez izan, bainan zer ez uste?

 Holakoek herria goberna liote.

 Bertzek eginik ontsa deusik ez zaiote.

 Gauza guziak berri nahi lituzkute.

 

 7

 

 Ezdeuskeriaz bethi, gogua bethea,

 Heien barnean dago zabalik athea.

 Gauza sarkorrak balu, nunbait atherbea.

 Bainan ez, debalde du zerbait erraitea.

 

 8

 

 Zoabat ez da holako munduan higatzin,

 Haurrek hola baitute, ttipiak ikhasten?

 Lana, Jainkoarekin, balute maithatzen.

 Bazterrak chuchenago, guk uste, litazken.

 

 9

 

 Aitaren larderia, zer den bilhakatu!

 Ez, deusturik guzia, hitsik utzi gaitu.

 Jainkoaren beldurra, harekin suntsitu.

 Desmasiarik baizik ez zauku gelditu.

 

 10

 

 Zuhurtziak nahi du, mintza gaiten ontsa,

 Zeren orori zaukun maiz gerthatzen hutsa,

 Mahia da berenaz, hanitz aberatsa,

 Bainan du zorigaitzez ondorio hitsa.

 


inprimatu