inprimatu
Zer den sorgina
Izenburua:
Zer den sorgina
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1310.zk.
Orrialdea:
4

Zer den sorgina

 

 

 Gaiaren mina zen, noumbaitik ni jiten.

 Zer hara hounaka ihourk dian egiten,

 Izan dadin gain, bestela eguna,

 Batian houņez, utziz larrutik gahuna,

 Batian zaldiz, orgaz edo beribilez,

 Gozorik hobenian, jaten handi eginez,

 Nourk du ikhousteko den gutienik ere?

 Bakotcha dabila ahal oroz bere.

 Nik ez dut hargatik hebe gorde nahi.

 Zerk etcheki mendian egun hartan bahi

 Jhizlariaren arima ez daite,

 Noun ez den harekin askazagoua, izaite,

 Ezagutzen ahal. Harek dian garrak

 Erabilten dutu gazt'eta zaharrak,

 Azkarrak bezala mendriak halaber,

 Kampo zabaletan ametsez ihizer.

 Goizan, argia gabe, barour eta arhin,

 Galtzarpan harturik ogi eta tchardin,

 Abiatu nintzan mendiari buruz,

 Gaņetara heltu unguru unguruz.

 Ez nutian khoantatu ordunko urhatsak;

 Bena haatik ukhen zian ene hutsak

 Tinka aldi hounik, baliorik gabe;

 Zankhouen ibiltera nintzan herabe.

 Jo nutian oro, mendiko eremiak,

 Erreka, machela eta tharta artiak.

 Etzen izan zokho ikhertu ez nianik

 Eguna jouanik zen, ekhia etzanik

 Oren nintzanian ordunkoz ez niala

 Oren baten erdia ere ulhuniala.

 Alta etcherako bidia nian luze.

 Ekhia sar ondouan, agertzen den zuze

 Ederra, zelian, jelkithera zouan;

 Utzi nean sailla lan egina gogouan.

 Bidechka harturik, phatarra behera,

 Batian behaztapot, bestian aldiz lerra,

 Zolan sarthu nintzan orano thenorez,

 Zankhouak hutsecherik chendaren gogorez

 .......................................

 Eta orai heben, nourat dudan hartzen.

 Nihaurek ez dakit, bestek ez asmatzen

 .....................................

 Airian, fernuko herratien bardin,

 Ahouak oro hortz, eta oro hagin,

 Tchori handi eta izigarri batzu,

 Zombait lumekin, bestaik bilhazu.

 Zabiltzan ertzoki, huchtuz eta saukhaz;

 Aranatzen zien ibarra karrankaz.

 Ihize itchousi haiek iziturik,

 Aitzina nindouan bidian arrozturik.

 Zokho batetara, gero nintzan sarthu;

 Harako bidia noula nian hartu?

 Zer herotsak eta zer oihu saminak!

 Han bildurik ziren lurreko sorginak.

 Eta erran nian: hau dea Akhelarre?

 Jelkhiten zen bikhe, hoi eta khedarre

 Urrin ithotzekoua zokhouaren barnetik

 Lanhouak gordntzen zian arphia gaņetik.

 Leher ondouak, sutan, ziren argizale,

 Dembora berian, lanhouaren emaile.

 Sorginen bilkhura ikhousi dut arren;

 Deusere ederrik ez da Akhelarren

 Emazte behartuz, gizon zankho okher,

 Beltz eta bilhazu, adardun halaber;

 Oro nahas, mahas, zauden utzulika,

 Piala goin, jauziz, algarr'isoukika.

 Eltzarrak lothurik aragi zarrari,

 Ez dirade arauz hain okhazta garri.

 ...................................

 Zer sudurrekoua! Nourk nu sinhetsiko?

 Etcheborontia jo nian buruz phiko.

 Bai iatzarri ere, ene adiskidea!

 Lotarik egin nian bi orenen bidia!

 


inprimatu