inprimatu
Zembeit bertsu berri nahi tut khantatu
Izenburua:
Zembeit bertsu berri nahi tut khantatu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
42
Alea:
1532.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zembeit bertsu berri nahi tut khantatu

 

 

 1

 

 Zembeit bertsu berri, nahi tut khantatu

 Suieta zaukulakotz herrian gerthatu

 Maiatzian ditugu bozkatziak phasatu

 Jaun berri batzu ere dira presentatu.

 

 2

 

 Zahar eta berri lichta bat eginik

 Baionako hirian imprimarazirik

 Larumbat aratsian zembeitek segurik

 Ez dute egin ahal izan lo handirik.

 

 3

 

 Ezin diot izenda, nor dugun jaun hori.

 Bere baitharik zena lothua sailari

 Muthilak ere ditu pagatu ederki

 Bere burua ez baitu salhatu nehori.

 

 4

 

 Abiatua zen deliberaturik

 Herriko gazte batzu laguntzat harturik

 Zaharretarik zembeit kamporat khendurik

 Beharrez gora heldu, hola jokhaturik.

 

 5

 

 Jaun hori zauku beraz, ongi okupatu

 Kontseilua nahitan azkarki berritu

 Bainan gichagaichua ederki trompatu

 Lichten heda sariak bere gain baititu.

 

 6

 

 Nahiko zuken araiz nagusi plantatu

 Bederen aldi huntan ez da hortaratu

 Hemen zaharrak nehork hastio ez baititu

 Hortakotz lehengoak ditugu hautatu.

 

 7

 

 Usaiakoekin gaude gu trankil herrian

 Laguntza baitukegu eskas dugunian

 Frogak eman daizkute, maiatze hastian.

 Gizon hoberik ez da Lekhorne herrian.

 

 8

 

 Gure gizona ez da kontseilurat heldu

 Izana gatik ere abilki Jokhatu

 Bere burua ez du beharrik agertu

 Afruntua nork duen hola ez dakigu.

 

 9

 

 Ez dakiola gaitzi trufa hau nehori

 Eta guziz gainetik lan horren eiliari

 Emaiten baitut ere zembeit bertsu berri

 On bainiz emaiteko, ni bertze hamabi.

 

 10

 

 Hamar garren bertsuan, dizut akabatzen

 Jakinean naizela ozarki mintzatzen

 Orhoit chakhur ihausiz ez denak oldartzen

 Makhila ukhaldirik ez duela biltzen.

 


inprimatu